Kadeteak Espainiako txapelketa jokatzera doaz

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2016ko eka. 2a, 08:57

Euskadiko selekzioen txapelketa zela eta, bertan jokatu duten lau jokalariek izan ezik, kadete gehienek astebeteko atsedenaldiaz gozatu ondoren, iritsi da espainiar kluben arteko Txapelketa bezalako erronkari aurre egiteko unea. 

Konpromiso zaila eta aldi berean ilusio handia eragiten duena. Txapelketaren finala Madrilgo Mostoles hirian jokatuko da, baina lehendabizi ibartarrak, Castron burutuko den lauen arteko finalaurrekoa jokatu beharko dute.

Ibarrari, zozketan, honako taldeak egokitu zaizkio: CFS Castro Urdiales, Kantabriako irabazle eta finalaurrekoaren antolatzailea, Burela Pescados Ruben, Galiziako irabazlea, Moprisala, Gaztela-Mantxako irabazlea eta Alhambra de Guijuelo, Gaztela-Lehoiko irabazlea. Ibartarrak lau talde hauekin jokatu beharko dute eta guztien artean, lehenengo sailkatua suertatzen denak, Mostolesen Final Four-a jokatzeko aukera irabaziko du.

Kadete piparreroei, Estatu mailako txapelketan, onenekin jokatzeak ilusio handia egiten die, nahiz eta jakin, aurrez-aurre izango dituzten talde hauek garaitzea oso zaila izango dela.

Ostiral goizean Aurretiazko Fasea jokatuko da eta bertan, CFS Castro Urdiales taldea kanpoan geratuko da. Lauburuk irekiko du torneoa galiziar txapeldunen aurkako partidarekin, Burela Pescados Rubén. Ondoren, Moprisala eta Alhambra de Guijuelo izango dira aurrez-aurre, larunbateko eta igandeko ligaxkara iristeko helburuarekin. Bi neurketa hauetatik sailkatutako bi talde aterako dira. Bi galtzaileek sailkatzeko bigarren aukera bat izango dute, elkarren kontrako partida jokatuko baitute ostiral arratsaldean. Galtzaileak ez du beste aukerarik izango eta etxerako bidea hartu beharko du.

Piparreroek jokalari guztiekin joango dira Castrora, 17 jokalari guztira. Baja bakarra Lope izango da, gaixotasunagatik entrenatu gabe geratu baita.

Beraz, ibarrako taldeak, nahiko kide izango ditu han, torneoari aurre egin eta ligaxkan toki bat eskuratzeko helburuarekin, non, 48 ordutan, lau edo bost partida jokatu beharko dituzten.

Erronkaren zailtasunaz jabetuta, garrantzitsuena konpetizioaz gozatzea da eta, baina Areto Futbolean beren lehendabiziko esperientzia honetan, gazte hauek erakutsi duten ilusioa eta grinarekin ingurukoak asko gozatu dugunez, noraino iristeko gai diren ikusteko parada izango dugu asteburu honetan.

Ibartar espedizioa 22 lagunez osatua egongo da: 18 jokalari, 3 teknikari eta direktibako lagun bat; Belabieta kiroldegitik ostiralen 8:30ean aterako da, Kantabriara bidean.

Taldea osatzen dutenak La Compuerta izeneko nekazal-etxe batean geratuko dira, Castro Urdiales bertan, Otañes auzo-elkartean. Lehenengo fasea pasaz gero, igandera arte geratuko dira bertan; eta, aldiz, galduko balute, espedizioa larunbatean itzuliko litzakete etxera, goizeko jardunaldia amaitu ostean. 

www.lauburuke.com

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!