Torneoa urtero ospatzen da, txandaka. Aurten gipuzkoar komiteari egokitzen zitzaion eta Lauburuk, bere 25. urteurrena izanik, ekitaldia antolatzea eskatu zuen.
Usabalen, Laskorain K.E. taldearen laguntzarekin, emakumezkoen Sub-21eko partidak jokatuko dira, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako selekzioen artean; Belabietan berriz, Kadete eta Jubenilen kategoriak jokatu beharko dute. Bi eraikinetan, guztira, bederatzi partida izango dira, jarraian esango den ordutegian:
9:30 Gipuzkoa - Araba (Kadeteak-Belabieta)
9:30 Gipuzkoa - Araba (Emakumezkoak-Usabal)
11:15 Galtzailea - Bizkaia (Emakumezkoak-Usabal)
11:15 Araba - Bizkaia (Jubenilak-Belabieta)
13:00 Galtzailea - Bizkaia (Kadeteak-Belabieta)
13:00 Irabazlea - Bizkaia (Emakumezkoak-Usabal)
15:00 Galtzailea - Gipuzkoa (Jubenilak-Belabieta)
16:45 Irabazlea - Bizkaia (Kadeteak-Belabieta)
18:30 Irabazlea - Gipuzkoa (Jubenilak-Belabieta)
Zuzendaritza batzordean mimo handiaz hari gara torneoa prestatzen, gainera, Ibarrako Udalak, azken partida osteko sari-banaketarekin batera, omenaldia eskainiko dio klubari. Elkarteak denbora guzti honetan izan dituen hiru lehendakariak hartuko dute parte bertan.
Eraikinen kanpoan, Kelerrek lagunduta, barra bat ezarriko da, 12:00etatik 13:30era eta 18:00etatik 20:30era, eta bertan, pintxo-potea eskainiko da: edari bakoitzeko Ibarrako berezko identitatea duen pintxo berezi bat oparituko da, Barriola Harategiak lagunduta.
Beste alde batetik, MAHALA izozkiak babestuta, partiduen atsedenaldietan, txikienentzako jokoak izango dira. Suertatutako partehartzaileek bertan egindako izozki goxo bat irabazi ahal izango dute
Kluba zorioneko dago, izan ere, Kadete eta Jubenilen selekzioan lau jokalarien ekarpena egin baitu, arauek onartutako gehiengoa. Honek, orain hiru denboraldi atzerago ezarritako lan-estrategia sendotzen du.
Aitor Gurrutxaga, Alexandru Firiscec, Asier Aierbe eta Liher Gartziarena, Kadeteen mailan; eta Urtzi Odriozola, Xabier Arranz, Iñaki Peña eta Andoni Agirrezabala, Jubenilen mailan. Zorte on, denei eta Gipuzkoar selekzioaren beste partaide guztiei ere bai; aurreko edizioan, Durangon, bi kategorietan irabazleak geratu ondoren, kontuan hartzeko taldeak izango dira.