-Lehendabiziko urtea Lauburu K.E. Ibarrako tekniko gisa, zer daukazu esateko klubari buruz?
Klubak nire aurreikuspen guztiak bete ditu, zuzendaritza batzordearen lana azpimarratuko nuke, klubaren indarra bertan egoteaz gain, oinarrian zein lehendabiziko taldean egitura handia osatzen ari baita.
-Zure lehendabiziko kanpainan, zazpigarren postua lortu dute. Taularen sailkapenari begiratuz, zure aurreikuspenak bete dira?
Ez, beti gehiena lortzen saiatzen gara eta zazpigarren postua ez zen helburua. Hasieran joko-estilo berria barneratzen arazoak izan genituen, bai erasoan eta baita defentsan ere; eta ondoren, abendutik hasi eta denboraldia amaitu arte, gure jokalari onenei egokitu zaizkien lesioen kalbarioa nozitu dugu. Hala ere, lan gehiago eta hobeto egin behar dugu lesio edota beste lantaldeen arteko kalitate desberdintasuna bezalako ezustekoak gainditu ahal izateko.
-Kadeteak Gipuzkoako irabazleak eta Ohorezko Jubenilen Maila bigarren postuan. Azpiko kategorientzat kanpaina bikaina izan da, nola ikusten duzu ibartar klubaren etorkizuna?
Garrantzitsuena oinarrian ez da emaitza, jokalarien formakuntza, baizik. Emaitzak ezohiko sariak dira baina ez helburua. Hori kontuan hartuta, Txubelek jubenilekin egindako lana azpimarratuko nuke. Joko-estilo berrira hasiera-hasieratik egokitu zen eta lan bikain horren ondorioz, lehendabiziko taldeak denboraldia aurrera atera ahal izan du; ezin dugu ahaztu, urtean zehar jubenilen lantalde osoak debutatu behar izan duela, eta azken hilabeteetan jubenilak eta lehendabiziko taldeak, egunero entrenatu dute elkarrekin, egoera hau, kalitate onenarekin entrenatu ahal izateko, ohitura bilakatuz.
Kadeteak, berriz, poz handia ematen du, jubenilen lantaldera ekarpenak egin ahal izatea. Lan handia egin dute eta saria, Euskadiko txapelketa jokatzea izan da, Areto Futbolean lehendabiziko urtean, gainera. Denboraldi arrakastatsua izan da, bereziki, jubenilen taldera egindako ekarpenagatik.
-Zein izan da, Laubururekin berritzeko arrazoi nagusia?
Hemen guztiak doaz norabide berean. Anbizioaz gain helburuak lortzeko erak ere, partekatzen ditugu. Oso gustura egin dut lan eta izandako konfiantza ezinbestekoa izan da, baita egoera zailetan ere. Kluba pertsona onez eta oso langilez osatua dago, entrenatzaile zein pertsona moduan handitzeko, ez nuke toki hoberik topatuko datorren urterako
-Nolakoa izatea espero duzu datorren kanpaina?
Zentratuta gaude eta gogor ari gara lanean datorren denboraldirako ahalik eta lantalde onena osatzeko, izan ere, horren bueltan ibiliko dira aukera eta helburu guztiak. Talde eta klub moduan, onenarekin amesteko aukera emango digun bat osatzea gustatuko litzaiguke.