Lauburuko kadeteek Euskadiko txapelketako finala jokatuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2016ko maiatzaren 21a

Kadeteen Euskadiko tituluaren garaile izateko final handia Muskiz-en izango da, gaur, larunbata, 17:30ean. Gure heroi txikiek, galipoak, Castro eta Ikasbideren artean jokatutako liga amaierako final lehiakor batean txapeldun suertatu diren bizkaitarren aurka jokatu beharko dute, ZIERBENA F.S. taldearen aurka, hain zuzen.

Kantabria ekialdeko harrobia oso landua dago eta Gipuzkoakoa baino liga lehiakorragoa izatearen abantaila du, gainera, kasu zehatz honetan, Castreña eta Mioño bezalako eskola ezberdinetan ibilbide zabala duten jokalarien taldea da, gure kirolean urte askotako lana duen kluba mantentzen duten herri mugakideak.

Bestalde, gure gladiatoreak Areto Futbolean beren lehen esperientzia bizitzen ari dira, bai onerako baita txarrerako ere, onartutako mugak baina handiagoa da ilusioa eta hori oso positiboa da, esperientzia aventura hauetan minimoa eta honek Muskiz-era ideia bakar batekin eraman behar ditu, FINAL BERRI BATETAZ ERABAT GOZATZERA.

Finalera iristearen saria jaso dute, jada, bi taldeek orain, Euskadiko txapeldunak geratzearen ilusioaz gain, kadeteen kluben Espainiako txapelketako postua jokatzen ari gara, gure komunitatea eta Areto Futbol xumerako hitz handiak.

Taldeak aste guztian zehar normaltasunez egin du lan finala prestatzen, 20 minutuko 2 denbora izango ditu berri bezala, berdinketaren kasuan, zuzenean penaltien jaurtiketetara joango dira, 3 jaurtiketa izango ditu talde bakoitzak eta berdinketa suertatuz gero, hau hautsi arte jaurtiketak egiten jarraitu beharko dute, hórrela Euskadiko txapeldunaren titulua lortuz eta baita Espainiako txapalketarako aurretiko faseko txartel bat ere.

Zuzendaritzak, familiar eta zaleentzat autobusak ipini ditu, pertsonako joan-etorria 10€-tan. Irteera larunbatean 14:15etan izango da Ibarrako Belabieta kiroldegitik, aldez aurretik taldeko arduradunei jakinaraziz.

Goazen Lauburu K.E. Ibarra!!!!!!

www.lauburuke.com

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!