Lauburu Berastegiko neskek Gipuzkoako Kopa irabazi dute

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2016ko maiatzaren 3a

Belabieta galaz jantzi zen aurreko ostiralean, nesken kategorian, Gipuzkoako Kopako finalistak izan ziren hiru taldeak jasotzeko, Lauburu Berastegi, Idiazabal K.E. eta Anoeta F.T.

Kiroldegia jendez bete zen eta jaialdiak ikusleak asebetetzea lortu zuen, jokatu ziren partidak emozio eta intentsitate handikoak izan baitziren.

Berastegiko piparreran lehendabiziko partida Idiazabalen aurka izan zen. Iker Saizarren neskek 2-1 irabazi eta lehenengo hiru puntuak lortu zituzten.

Bigarren norgehiagokan Idiazabal eta Anoeta neurtu ziren. Idiazabaldarrak berriro galdu zuten, 2-1eko emaitzarekin, beraz, Anoeta eta Lauburu Berastegi taldeak tituluaren bila atera ziren azken partidan.

Hirugarren neurketan, Ikerren neskak Anoetari 3-0 irabaztea lortu zuten, honela Lauburu Berastegik Gipuzkoako Kopa irabaziz. Lerro hauen bidez, Berastegiko neskak zoriondu nahi ditugu eta datorren aste buruan hasiko den ligako tituluaren play off-ean zorterik onena opa diegu.

Filialak eta kadeteak beren ligako azken partida jokatu zuten eta asteburu honetan tituluaren play off-a jokatu beharko dute.

Lehenengo Probintzialeko filialak 3-1 galdu zuten Lezon, Jaixkiren aurka. Kadeteak berriz, Arantzazuko Amari 7-2 irabazi zioten, Ibarrak honela, liga, bederatzi garaipen jarraian egin ostean itxi duelarik. Txapelketako azken fase honetan aurkariek kontuan izan beharreko gauza.

www.lauburuke.com

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!