Lehendabiziko neurketa 20:00etan izango da, Idiazabalen aurka. Galtzaile suertatzen denak Anoetaren aurka jokatu beharko du, eta hirukoa lehendabiziko partidako irabazleak itxiko dute Anoetaren aurka jokatuz.
Lauburu Berastegi taldea indartsu dator final honetara, finalaurrekoan Samaniego Orixe taldeari 6-1 eta Legorreta A.F.T. taldeari 2-8 irabaztea lortu ondoren.
Txapelketa honen ondoren, Iker Saizarrek gidatutako neskak ligako azken fasea jokatuko dute, finalaurrekoa Idiazabalen etxean jokatu beharko dutelarik. Beste finalaurrekoan Inter – Altzako eta Eskoriatza neurtuko dira. Irabazle aterako diren bi taldeak maiatzaren 14an neurtu beharko dute. Denboraldi bukaera honetan zorterik onena opa diegu.
Denboraldia amaitzeko bi jardunaldi geratzen direnean, Mikel Diestrok zuzendutako lehenengo taldeak, egutegiak aginduta eta kategoria salbatu ondoren, atseden hartuko du aste honetan. Jubenilen Ohorezko Mailak berriz, aurreko astean amaitu zuen denboraldia.
Lauburu lehenengo probintziala Lezora joango da larunbatean, 19:00etik aurrera Jaixki taldearen aurka txapelketako azken jardunaldia jokatzera. Bekoerrota kiroldegian izango da. Ibartarrak buruan tituluaren play off-a izanik neurtuko dira, non multzoko lehenengo sailkatua den Pescados Ferreres Anaiak taldearen aurka jokatuko duten.
Kadeteak Arantzazuko Ama jasoko dute larunbatean 11:30ean Belabietan. Piparrero gazteak bigarren postua ziurtatu zuten aurreko jardunaldian eta play off-a jokatuko dute multzoko hirugarren sailkatuaren aurka, Inter Fachadas Gipuzkoa. Uzturpe Lauburu, infantilak asteburu honetan atsedena hartuko du, egutegiak hala aginduta.