Joaneko partidan tolosarrek irabazi zuten, 2-1eko emaitzarekin, hala ere, ez zegoen guztia galduta eta oraingoan edozer gauza gerta zitekeen baina egun hura, ez zen Txubelen mutilen eguna izan. Jaurtiketak ateetara iritsi ezina eta tolosar atezainen lana izan ziren neurketaren gakoak.
Laskorainek azkar estreinatu zuen markagailua, jokaldi batean eta zorte pixka batekin, Beñat Aldalurrek Peñaren ateetan sartu zuen baloia. Bigarren minutua zen 0-1 egin zutenean.
Tolosarrak, orokorrean, bi golen aldea zutela amaitu zen lehendabiziko zatia, beraz, piparreroak finalera pasa ahal izateko, gutxienez 3 gol sartu behar zituzten bigarren zatian.
Baina bigarren zatian gauzak asko nahastu ziren, lehendabizi Andoni, ondoren Gago eta azkenik Tobi kanporatu baitzituzten. Hogeita hemeretzigarren minutuan Gabarainek 0-2koa egin zuen eta amaierako segundo gutxi falta zirela, penalti bikoitzean, Beñat Aldalurrek hirugarren eta azken gola sartu zuen. Hala eta guztiz ere, Txubelen mutilak, denboraldian lan txukuna egin duten sentsazioarekin amaitu dute.
Seniorren talde filialak titulua lortzeko play off-aren sailkapenean sartzea lortu du, nahiz eta asteburu honetan Belabietan The Nest Zerbezeria taldearen aurkako partidan 2-3 galdu duen. Mondratek Tellatuberriri irabazio dionez, piparreroak laugarren postuan kokatuta, zuzenean sailkatu dira.
Kadeteak bere zortzigarren garaipena jarraian lortu zuten, Donostiako Summa Aldapeta taldeari 1-6 irabazi ondoren. Mikel Raposok gidatutako gazte ibartarrak denboraldi bikaina egiten ari dira.
Lauburu Berastegi, nesken taldeak 2-8 irabazi zuen Legorretan eta garaipen honekin datorren ostiralean, Ibarrako Belabieta kiroldegian jokatuko den hiruko finalerako sailkatua geratzen da. Uzturpe Lauburu, infantilak, Goierri K.E. taldearen aurka 4-1 galdu zuten.