Neurketa etxekoek menderatuz hasi zen, Ebrosala baja ugarirekin iritsi zen Ibarrara eta ibartarrak kategoria ziurtatzeko beharrezko hiru puntuak bereganatzeko aukera ezin zuten galtzen utzi.
Lauburu gol-aukerak sortzen hasi zen, pixkanaka aragoiarrak beren arean estutzen zituelarik. Hamabigarren minutuan iritsi zen lehendabiziko gola piparreroentzat. Unaik, Garmenek bidalitakoa hartu eta eskuinarekin jaurtiz, kapitainak 1-0ekoa ezarri zuen markagailuan.
Etxekoen jazarpenak hurrengo minutuetan ere jarraitu zuen eta bigarren gola behin baino gehiagotan barkatu ondoren atsedenaldira 1-0ekoarekin iritsi ziren .
Bigarren zatian ibartarrak markagailua ahalik eta azkarren igotzeko helburuarekin atera ziren. Hirugarren minutuan iritsi zen Laubururen bigarren gola, Garmenen berreskuratzen baten ostean, Unaik baloia hartu eta sareetara bidali zuen azpitik egindako jaurtiketa bikain batekin. Handik bi minutuetara, penalti batekin, lasaitasuna eskaini zien gola etorri zen, Unaik jaurti zuen eta 3-0 eginez bere hirugarren gola sartu zuen.
Emaitza honekin, hala ere, taldea ez zen erlaxatu eta markagailua igotzen saiatzen jarraitu zuen. Holaxe iritsi zen 4-0ekoa, Andonik egindako jokaldi bikain batean, Unairi bidali eta honek, neurketa itxiko zuen gol-pokerra egitea lortu zuen.
Partidaren ondoren, bertako protagonista handiak holaxe zioen: “Guretzat oso partida garrantzitsua zen, kategoriari eusteko irabaztea beste aukerarik ez genuen. Taldeak ganoraz jokatu du norgehiagoka guztian. Besteak justuko jokalariak etorri dira eta erritmo bizia ezartzen saiatu gara, hala, partidaren amaierara fresko iristeko. Eta ongi atera zaigu. Hemendik talde guztia zoriondu nahiko nuke, egindako lanagatik, baina bi partida geratzen zaizkigu eta denboraldia ahalik eta hobekien ixteko lanean jarraitu beharra daukagu”.
GOLAK:
1-0 MIN 12:05 UNAI
2-0 MIN 32:20 UNAI
3-0 MIN 36:00 UNAI
4-0 MIN 38:50 UNAI