Lauburuk iraunkortasuna du helburu

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2016ko api. 21a, 13:01

Larunbat honetan, hilak 23, Lauburuk txapelketaren hogeita zortzigarren eta azkenaurreko jardunaldia jokatuko du Ebrosala A.D. taldearen aurka. Neurketa 18:00etatik aurrera izango da.

Ibartarrentzat norgehiagoka garrantzitsua izango da, taldeak kategorian mantentzea baitu helburu. Beraz, jardunaldi honetan hiru puntuak gehitzea erabakigarria izango du taldeak, datorren kanpainan Bigarren B Mailan jarraipena ziurtatu nahi badu.

Mikelen mutilak Fuenmayorren aurka 9-7 galdu ostean datoz neurketa honetara. Ondorioz, bederatzigarren postuan kokatu dira, jaitsierako postuetatik 8 puntura, hain zuzen. Gainera bost puntura geratzeko arriskuarekin, baldin eta Xotak, atzeratua duen partida irabaziko balu. Hala eta guztiz ere, erortzeko arriskua duten sei taldeetatik Lauburu da ondoen kokatua dagoena eta azken hiru jardunaldi hauetan gauzak asko zaildu beharko lukete eta egoera konplexu batean gertatu, taldeak kategoria galtzea iristeko.

Arrosek, Errioxan jokatutako partidan berriro lesio beretik baja hartuta, ez du jada, denboraldia bukatuko, eta Joseba, Loitzun eta Cristian, osatze lanetan dabiltza Aitor Andresen aginduetara, talde guztietan lesioak gailendu diren denboraldi konplexu batekin borrokan ari den ibartar fisioa. La bikaina egiten ari dena gainera, eta Ebrosalaren aurkako neurketarako jokalari bat edo beste berreskuratuko dituela espero da.

Zaragozako taldea seigarren postuan dago, eta ez du Errege Kopa jokatzeko eskubidea ematen duten lehendabiziko hiru postuetako bat lortzeko inolako aukerarik. Oso talde arriskutsua da, bakarkako jokaldiez gain, talde-joko bikain bat ere erakusten baitu; estrategia oso landua daukate eta beren defentsa edozein eraso ekiditeko gai da.

Partida parekatua izatea espero da, xehetasun txikiek izango dira garaipena eskuratzeko gakoak. Elkarteak, ohiko moduan, herri guztia deitzen du Belabietara bertaratuz taldeari hiru puntuak irabazten laguntzea agertu dadin, horrela, Bigarren B Mailan jarraipena ziurtatuko baitu.

Atsedenaldian gure laguntzaileak diren Mahala eta Danon Txokoa tabernaren produktuak zozketatuko ditugu. Bazkide guztien artean bi lagunentzako afari baten zozketa ere egingo  dugu, ohi bezala, partidan bertan egon edo ez. Azken zozketan, Danon Txokoako afariaren irabazle suertatu zen bazkidea Angel Alonso izan zen. Zorionak!!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!