Lauburu Fuenmayorren aurka erori da

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2016ko api. 18a, 10:39

Partida zaila aurreikusten zen, bi taldeak taulako zazpigarren eta zortzigarren postuetan eta Lauburuk ukitutako jokalari ugari: Arros, Cris, Aitzol, Unai eta Xabi.

Neurketa ez zen gaizki hasi, Unaik jaurtiketa on batekin tanto bat egin eta ibartarrak aurretik jartzea lortu zuen lehenengo minutuan. Pozak, hala ere, ez zuen asko iraun, etxekoek zazpigarren minuturako hiru gol jarraian sartu eta markagailua 3-1ean ezarri baitzuten.

Ibartarrak erreakzionatu eta partidari itzuli bat eman zioten, lehendabiziko zatia amaitzeko bi minutu eta erdi falta zirela markagailua 3-4ean ezarriz.

Hiruna egin zutenean, ordea, Arros, azken 9 asteetan jokalekutik kanpo egon ondoren, berriro lesio berberetik kexatu da. Taldean baja bat gehiago, izan ere, Cristianek, beroketetan orkatilan mina sentitu ondoren, ez zuelako minutu bakar bat ere jokatu.

Partidaren erdira Lauburu aurretik iritsiko zela ematen zuenean, errioxarrak berdinketa egin zuten azken lau segundoetan egindako jokaldi estrategiko baten bidez. Launa egin eta lehendabiziko zatiaren amaierara iritsi ziren.

Bigarren zatian gol festak jarraitu zuen. Lehen minutuan etxekoek bi aldiz sartu zuten; piparreroak berriro erreakzionatu beharra izan zuten eta Ioritzek 6-5ekoa egin zuen zortzigarren minutuan.

Bi taldeentzat ziren gol-aukerak, etxekoek zazpigarrena sartu zuten trantsizio azkar batean baina ondoren Garmenek, aurrez landutako jokaldi batekin, bien arteko aldea murriztu zuen berriro.

Lauburu 7-6 galtzen ari zen eta zazpi minutu falta zirela, Mikelek atezain-jokalaria ateratzea erabaki zuen. Apustu horrek, hala ere, ez zuen emaitza onik eman, etxekoek, jaurtiketa luzeekin, ate hutsean, bi alditan sartu baitzuten.

Azken uneetan, jada aukera guztiak galduta, Garmenek jokaldi eder batean azken 9-7 egin zuen.

Lesioak eta emaitzak ikusita, zorigaiztoko denboraldiak jarraitzen duela argi dago. Honek, jaitsiera ekiditeko, ibartarrak %100-ean lanean jarraitu beharko dutela esan nahi du.

Golegileak:

1-0 MIN 00:55 UNAI

1-1 MIN 02:28 MOISES

2-1 MIN 05:47 MOISES

3-1 MIN 07:28 JONATHAN

3-2 MIN 12:00 AITZOL

3-3 MIN 14:50 ARROS

3-4 MIN 17:21 TXIPI

4-4 MIN 19:56 RICARDO

5-4 MIN 20:56 MOISES

6-4 MIN 21:08 JUAN

6-5 MIN 27:13 IORITZ

7-5 MIN 30:20 JONATHAN

7-6 MIN 33:22 JONATHAN

8-6 MIN 38:27 MOISES

9-6 MIN 39 25 MOISES

9-7 MIN 39: 49 GARMEN

www.lauburuke.com

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!