Apirilaren 16 eta 23an jokatuko beharko dituzte finalaurrekoak, partida bikoitzetan eta zozketan taldeak era honetara suertatu direnez, apirilaren 30ean Bizkaian jokatuko den finalean herrialde bakoitzeko talde bat ziurtatua dago.
Piparreroek apirilak 16an, larunbata 18:00etan, jokatuko du joaneko partida eta Billabonako Udal kiroldegian izango da, Tolosako Usabal kiroldegiko pistan arazoak daudelako.
Txubelek justuko lantaldea du, gainera, Asierren lesioa gehitu behar zaio eta finalaurreko lehen neurketa honetan izango den ala ez, oraindik zalantza handia dago. Txapelketa polita izango da, jubenil nazionalak aurtengo denboraldian izandako partehartze eskasa itxuraldatzeko balioko du.
Lauburu, Lehenengo Probintzialak Eskolapiotan jokatuko du igandean 12:00etan, taldean azkena doan Irudek Barrantzol taldearen aurka. Ibarrako filialari liga amaitzeko hiru neurketa geratzen zaizkio eta 40 punturekin laugarren postuan dago. Sailkapenean bosgarrena Tellatuberri Zaldibi dago, 38 punturekin, oso gertu. Beraz, laugarren postua dago jokoan, eta honekin titulurako play off-a jokatzeko eskubidea lortzen denez, azken hiru jardunaldiak zirraragarriak izango dira.
Kadeteak Eskoriatzako Arizmendi taldea jasoko dute igandean 11:30ean Belabietan. Ibartar gazteak jarraian egindako zazpigarren garaipena lortu nahi dute, eta horrela, titulurako azken play off-ean egotea ziurtatuko dute. Mikel Raposok gidatutako gazteak denboraldi bikaina egiten ari dira.
Lauburu Berastegi, nesken taldeak, atsedena egingo du asteburu honetan. Emakumezkoen Kopan lehenengo partida irabazita, etxeko lanak eginak dituzte jada. Iker Saizarrek gidatutako neskak datorren asteburuan jokatuko dute finalerako pasea Legorretaren aurka. Uzturpe, infantilak larunbatean Zarautz A. jasoko du. Neurketa 11:30ean izango da, Uzturpe ikastolan.