Porrota derbian eta ligako azken partidan

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2016ko api. 13a, 09:52

Mahalak ligako azken neurketan Tolosako Laskorain K.E. taldearen aurka galdu zuen, lehiakortasun handiko derbi batean. Emaitzak ez zuen inolako eraginik izan bi taldeengan, ligako azken partida honetarako jada, guztia erabakita baitzegoen.

Lauburuk jokalari batzuk lehenengo taldera eraman zituenez lantalde urriarekin aurkeztu zen norgehiagokara. Neurketa Urtziren golarekin hasi zen baina Laskorainek zortzigarren minutuan, Lasaren bidez, berdinketa lortu zuen bandako sake baten ostean.

Bederatzigarren minutuan Tobik 1-2koa ezarri zuen area kanpotik egindako jaurtiketa batekin. Hamaseigarren minutuan Aldalurrek berriro berdinketa ezarri zuen falta zuzen batean egindako jaurtiketa baten bidez eta 17. Minutuan Lakunzak 3-2koa egin zuen talde guztien artean landutako jokaldi batekin. Emaitza honekin lehen zatia amaitu zen.

Bigarren zatian, partidak bere horretan jarraitzen zuen, bi taldeak intentsitate handiarekin jolasten ari ziren eta jokoa ematen ari zirela zirudien, honelako partidetan bi talde ezagunen artean sortzen den lehia ikusita ulertzekoa, gainera.

Emaitza ez zen gehiago mugitu; eguneko alderik onena, piparreroek neurketa guztian erakutsi zuten portaera eta pistan egoten jakitea izan zen, Txubelek aurkeztu behar izan zuen lantalde urria kontuan hartuta. Orain, Euskal Kopan emango diren bi neurketa berrien zain egotea besterik ez dute, berriro neurtuko baitira Mahala eta Laskorain, Bilbon ospatuko den finalerako postu bat lortzeko.

Lauburu K.E. Ibarra, Lehen Probintzialak ostiralean irabazi egin zuen Tellatu Berri Zaldibi taldearen aurka, partida zirraragarri batean 3-2 gailenduz. Txapelketa amaitzeko hiru jardunaldi besterik falta ez direnean, piparreoak taulan laugarren postura igo dira eta lehenengo lau salikatuak jokatuko duten ligako tituluaren play off-a jokatzeko postua lortu dute berriro.

Kadeteak ere irabazi egin zuten, etxean, eta 2-4ko emaitzarekin Arizmendi Torrebaso taldea bezalako aurkari zuzenaren aurrean. Neurketa ez zen Laubururentzat ongi hasi, etxekoek 2-0ekoa egin baitzuten lehen minutuetan. Ibartar entrenatzaileak eskatutako hutsarte baten ostean, Alexek, atsedenaldira joan aurretik, 2-1ekoarekin, bien arteko aldea murriztea lortu zuen. Bigarren zatia oso borrokatua izan zen baina piparreroak hiru puntuak etxera ekartzea lortu zuten 2-4ko emaitza batekin. Golegileak Alex (2), Iker  eta Julen izan ziren.

Lauburu Berastegi, nesken taldeak, hiru taldeen artean jokatzen ari diren finalaurrekoetan hiru puntuak irabazi zituen. Piparrerak Samaniego Orixeri, bere etxean, 1-6ko emaitzarekin gailendu zitzaien. Uzturpe Lauburu, infantilak Zarautz taldearen aurka 6-1 galdu zuten.

www.lauburuke.com

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!