Lauburuk Belabietan galdu du

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2016ko api. 12a, 10:31

Ahazteko moduko partida batean, ibartarrak 2-3 galdu zuten Segorberen aurka. Hasieratik jarri zen Laubururen aurka partida, bisitariak lehenengo minutuan lehen tantoa egin baitzuten. Alexek amaitu zuen estrategiazko jokaldi eder batekin egin zuten 0-1ekoa.

Bateko horren ondoren, piparreroak ez zuten erreakzionatzen jakin izan, intentsitate handirik gabe jokatzen zuten, aurkariaren atea urduri jartzea ere lortu gabe. Segorbe berriz, egoeraz baliatzen zen eta gol-aukera ugari sortu zituen baina punteria faltari esker atsedenaldira 0-1ekoa mantenduz iritsi ziren.

Lehen zati txarraren ondoren, bigarren zatian zerbait indartsuago atera ziren Mikelen mutilak. Gol-aukerak ikusten hasi ziren baina defentsa ahaztu gabe jokatu behar izan zuten, Segorbek, trantsizio azkarren bidez, arrisku handiak sortzen zituelako.

Etxekoak saiatzen jarraitzen zuten baina ez zuten berdinketara iristea lortzen. Segorbekoak izan ziren berriro ere, bigarren zatiaren erdian, markagailuan aldea handitu zutenak. 0-2koa Danik egin zuen, beste estrategiazko jokaldi bikain baten bidez baloia sareetara bidali zuenean.

Partidaren amaierarako 7 minutu falta zirela Lauburuk bost laurentzat egitea erabaki zuen eta Garmen izan zen, landutako jokaldi luze baten bidez, bi taldeen arteko aldea murriztea lortu zuena. Nahikoa denbora geratzen zen amaierarako eta etxekoek Segorbe estutzen hasi ziren bere arean baina zorigaiztoko jokaldi batean, Unaik bere ateetan sartu zuen 1-3koa eginaz.

Lau minutu falta ziren bukaerarako eta ibartarrak atezain-jokalariarekin jarraitzen zuten. Aukera asko galdu ondoren, eta minutu bakarra falta zela, Txipik 2-3koa egin zuen. Azken segundoetan ere jarraitu zuen etxekoen erasoak aurkariaren ateetan baina markagailua ez zen gehiago mogitu eta bukaerara 2-3ko emaitzarekin iritsi ziren. 

GOLEGILEAK:

0-1 MIN 01:13 ALEX

0-2 MIN 28:25 DANI

1-2 MIN 34:50 GARMEN

1-3 MIN 35:26 UNAI (PP)

2-3 MIN 39:04 TXIPI

www.lauburuke.com

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!