Neurketa polita izango da, bi taldeek, bien arteko lehia dela eta, gogotsu espero zutena. Joaneko partidan, ibartarrak, hasieran 0-2 galtzetik 6-2ko emaitza sendo batera itzuli bat emateko gai izan ziren eta merezitako garaipena lortu zuten.
Bietako inork ez du ezer jokoan denboraldiko azken partida honetan baina bi taldeak gogotsu aterako dira, elkarrekiko duten lehiakortasun jatorra dela eta. Gainera, partida honek, Mahala eta Laskorainek datozen bi asteetan jokatuko duten Euskal Kopako kanporaketa prestatzeko balioko die. Kanporaketan garaile ateratzen denak apirilaren 30ean Bizkaian jokatu beharko du final handia.
Lehenengo Probintzialak Belabietan jokatuko du ostiral honetan, Tellatuberri Zaldibi taldearen aurka, berebiziko garrantzia duen partida. Juanmaren mutilak, 37 punturekin, taulan bosgarren postuan daude eta Zaldibiakoek berriz, puntu bakarreko aldearekin, laugarren postuan. Piparreroak dena eman beharko dute partidan, hiru puntuak etxera ekarriz laugarren postua eskuratu eta play off jokatzeko aukera izateko. Norgehiagoka 20:30ean izango da.
Kadeteak Eskoriatzara joango dira, 9:30ean Arizmendi Torrebaso taldearen aurka jokatzera. Mikel Raposoren mutilak azken jardunaldi hauetan puntuak batzen jarraitu beharra daukate bigarren postuan mantendu nahi badute. Txapelketa amaitzeko lau jardunaldi geratzen dira eta lehenengo lauetan sailkatutako taldeek ligako titulurako play off jokatuko dute.
Lauburu Berastegi, nesken taldea, larunbatean 16:30ean Samaniego Orixe taldearen aurka neurtuko da, Tolosako Uzturpe frontoian. Iker Saizarrek gidatutako taldeak Emakumezkoen Kopako finalaurrekoan jokatu beharreko bi partidetatik lehenengoa izango da hau. Uzturpe Lauburu, infantilak, Zarautzera joango dira, 9:00etan Zarautz B. taldearen aurka jokatzera.