Segorbe Belabietara etorriko da

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2016ko apirilaren 8a

Larunbatean, apirilaren 9an, Lauburu K.E. Ibarra – Segorbe C.D.F.S. taldeen arteko norgehiagokarekin batera, Bigarren B Maila Nazionaleko txapelketa itzuliko da Belabietara. Hitzordua 18:00etan izango da.

Ibartarrak, Nafarroan San Juanen aurka partida zail bat jokatu ostean jasoko dute Castellóko taldea. Partida hartan gazteen taldeko beste bi jokalarien debuta ikusteko parada izan zen, Urko Gago eta Xabier Arranz. San Juan bezalako aurkari baten aurrean maila emateko gai izan ziren bi gazteak.

Lehenengo taldean bajekin dagoen egoera ikusita, Txubelek gidatzen dituen gazteen urtea izaten ari da aurtengoa. Zortzi jokalariek lortu duten taldearekin jokatzeko deialdietan sartzea, ibartar gazteen lehiakortasuna areagotuz. Berri ona da hauentzat, bizipen handia jasotzeaz gain, Bigarren B Mailakoa bezalako kategoria lehiakorrean jokalari gisa zailtzen ari direlako.

Piparreroen entrenatzaileak aste honetarako Loitzun, Arros eta Cristian berreskuratuko ditu, eta nahiz eta guztien partehartzea ez den ziurra, Segorberen aurka jokatzeko hauetako batzuekin kontatzea espero da.  

Segorbekoek Labastidaren aurka etxean 5-6 galdu ostean datozte Ibarrara, izan ere, Sergio Calduch entrenatzailearen mutilak, jaitsiera ekiditeko lehian bizian egonik, espero ez zuten porrota izan zuten. 

Kategorian jarraitzeko lehian dagoen taldearen aurkako partida zaila aurreikusten da. Segorbe taldeak partidako segundo bakoitza borrokatzen du, kategoria honetan egoteko urte luzeetan egin du lan eta ez dizkio gauzak erraztuko piparreroei.

Elkarteak ibartar afizio osoa gonbidatzen du, une zailak pasatzen ari den taldeari babesa emanez Belabietako harmailak betetzera.

Atsedenaldian ez da faltako gure kolaboratzaile diren Mahala eta Danon Txokoa tabernaren produktuen zozketa. Baita ere, ohiko moduan, bazkide guztien artean bi lagunentzat afari baten zozketa egingo da, bertan egon ala ez.

www.lauburuke.com

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!