Ligan gol gutxien jasandako bi taldeak neurtu ziren eta horrek, gol-aukera gutxi sortutako partida izatea eragin zuen.
Ibarrak lehenengo aukera norgehiagokaren hasieran ikusi zuen, Xabik baloia ostu zuenean, baina aurkari batek gol-marratik baloia atera eta Andonik tantoa egitea eragotzi zuen.
Neurketak aurrera jarraitu zuen, etxekoek baloiaren jabetza handiagoarekin baina menderatze argirik gabe.
Hamargarren minutuan, oste bat eta trantsizio baten bidez, San Juanek 1-0ekoa egitea lortu zuen. Hala eta guztiz ere, norgehiagokak lehengo dinamikarekin jarraitu zuen eta atsedenaldira emaitza horrekin iritsiko zirela ematen zuenean, 41 segundo besterik falta ez zirela, gurutzatutako jaurtiketa batek piparrero bat ukitu eta abantaila handitu zuten nafarrek. Kolpe gogorra izan zen ibartarrentzat.
Atsedenaldiaren ostean erreakzionatzen saiatu ziren baina konturatzerako 3-0ekoa etorri zen. Jokaldi estrategiko batean, ibartar jokalari bat jo eta baloia berriro Endikaren ateetan sartu zen. Honek partidari itzuli bat emateko aukera baztertuta utzi zuen erabat.
Partidak lehengo joerarekin jarraitu zuen eta Lauburu azken minutuetan atezain-jokalariarekin saiatu bazen ere, emaitza aldatzeko aukerarik ez zuen izan.
Puntuak Iruñean geratu ziren baina piparreroak kanteratik etorritako beste bi gazteen debutaren alde onarekin eta Unaik, aste zailak igaro ondoren, partida osoa jokatu ahal izan zuela ikustearekin konformatu behar izan zuten
GOLEGILEAK:
1-0 MIN 09:30 MIKEL
2-0 MIN 19:19 ARRA (P.P)
3-0 MIN 21:27 GUILLE