Lauburu, Belabietan Zierbena liderraren aurka galdu ostean dator. Liga azkenetan dago eta ibartarrak 36 punturekin zazpigarren postuan daude. Txapelketaren garai honetan ohorezko postuak lortzeko aukerarik ez eta seigarren postua lortzeko Debabarrena eta Fuenmayorrekin lehian jarraituko dute.
Piparreroen erizaintza, oraindik ere, jokalariz betea dago. Hala ere, Ioritz eta Andoni osatu dira eta berri bikaina da hori. Unai Labakak Zierbenaren aurka minutu batzuek jokatu zituen azken partidan, baina oraindik ez dago garbi larunbateko neurketan jokatu ahal izango duen ala ez. Jubenilen taldeaz baliatu beharko du berriro Diestrok, San Juanen aurkako neurketarako deialdia osatzeko.
Jose Ibarrak zuzentzen duen iruñear taldea, kanpaina bikaina egiten ari da. Azken jardunaldietara taularen ohorezko postuak ukitzen dituelarik iritsi da. Aurtengoa ez da salbuespena izan, urtero lehendabiziko postuetan lehiatzen baitu. 49 punturekin laugarren postuan dago, eta Colo eta Pinseque berriz, 51 eta 52 punturekin, bigarren eta hirugarrenean daude. Bi postu horiek irabazteak Errege Koparako txartela esan nahi duenez, amaierarako falta diren azken sei jardunaldietan ikusiko den lehia zirraragarria izango da.
Nafarrak eskarmentu handiko lantaldea dute eta defentsarako gaitasun handia. Lauburun antzera, 63 gol jasan ditu eta denboraldiko gol gutxien jasotako bi talde dira. Elkar ongi ezagutzen duten bi taldeen artean lehia handia ikusteko parada izango da. Lehenengo minututik indartsu ateratzean eta defentsan okerrik ez egitean dago gakoa.
Ibartarren espedizioa 13:45ean aterako da Belabieta kiroldegitik. Bazkideei bulegoetan izena eman eta Iruñeara bidaiatzeko gonbitea luzatzen diegu.