Mahala Lauburuk Bilbori irabazi dio Belabietan

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2016ko martxoaren 23a

Mahala Lauburu, Jubenilak, bizkaitar taldearen aurrean nagusitu ziren 7-3ko emaitza eroso batekin, jokoa etxeko taldeak ezarriz gol bikainak egitea lortu zuen partida batean.

Partidako hirugarren minutuan, Tobik, defentsari baloia ostu eta jaurtiketa zehatz eta bikain batekin sareetara bidali zuen 1-0ekoa eginaz.

Etxeko taldearentzat izan ziren gol-aukera gehienak baina 14. minutura arte ez zen tanto gehiagorik egin. Oraingoan Urko izan zen golegilea, aldaratze baten ostean 2-0ekoa egin zuenean. Bi minutu beranduago piparreroen beste kontraeraso batean Condek 3-0ekoa ezarri zuen markagailuan.

Hamazortzigarren minutuan, Urtzik, kornerretik bizkaitarren ateetan sartu zuen, laugarren tantoa eginaz. 4-0eko emaitza honekin eta Txubelen taldearen nagusitasuna nabarmen geratuz, atsedenaldi-denbora iritsi zen.

Bigarren zatian antzeko dinamika ikusi zen, etxekoen nagusitasuna gol-aukera ugariekin. Hogeita seigarren minutuan, kornerretik atera ostean, Tobik 5-0ekoa egin zuen beste jaurtiketa bortitz baten bidez.

Minutu bat beranduago, ibartarrek borobildutako beste jokaldi batean, Gagok 6-1ekoa egin zuen. Bilbok, orduan, atezain-jokalaria atera zuen eta 36garren minutuan Briam Manuelek bien arteko aldea murriztea lortu zuen.

Hogeita hamazortzigarren minutuan, Jokinek, atezain-jokalaria bertan zela, baloia ostu eta poliki-poliki sareetara bidali zuen. 7-2koa zen.

Partida amaitzeko segundo gutxi falta zirela, bizkaitarrak beste tantoa egin zuten, 7-3koa azken emaitza izango zelarik. Etxeko taldeak joko handiko partida egin eta Areto Futbolaren erakustaldi bikaina eskaini zuten.

Kadeteak 5-1 irabazi zuten Inter Fachadas Gipuzkoa taldearen aurrean. Piparrero gazteak partida bere bidean ezarri zuten, 3-0eko abantailarekin amaitu zen lehenengo zati bikain batean.

Bigarren zatian donostiarrak kantxara biziagoak atera baziren ere, Lauburu ez zen bidetik atera eta taularen bigarren postuan kokatzen dituen 5-1eko emaitza bikain batekin amaitu zen norgehiagoka. Golegileak Asier (2), Aitor, Julen eta Gurru izan ziren. Uzturpeko infantilak Orixeri etxean irabazi zioten 4-5 estu batekin.

www.lauburuke.com

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!