Zierbenak eraman ditu hiru puntuak

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2016ko mar. 21a, 09:27

Kategorian liderrak 1-4 irabazi zion Lauburu K.E. Ibarrari, bizkaitarrak nabarmen menperatu zuten partida batean.

Norgehiagoka piparreroek atzean kokatuta hasi zen, galipoen erasoetatik babestuz. Bisitariak ez bazuten sakontzen ere, baloiaren jabe ziren eta Lauburuk bizkaitarren ateetan ezinegon txikiena ere ez zuen sortzen.

Partida gol-aukera handirik gabe ziharduen. Kontrola Zierbenarena zen eta 10. minutuan, talde guztiaren jokaldi batean, Kikek errematatu eta markagailua 0-1ekin estreinatu zuten.

Jarraiko minutuetan partidak antzeko ibilbidea zeraman, liderra bere lana egiten ari zen Belabietan, ibartarrak bizkaitarren ateetan urduritasunik sortzeko aukera handirik gabe utziaz. Lehenengo zatiaren amaierarako bi minutu faltan, Zierbenak area hertzetik falta bat atera eta Efrenek jokaldi estrategiko bikain baten bidez, baloia sareetara bidali zuen. Markagailuan 2-0 eta atsedenaldia iritsi zen.

Bigarren zatiaren hasieran beste kolpe bat jaso zuten ibartarrak, bigarren minuturako Josebak, trantsizio azkar batean, 0-3koa egin baitzuen, hala, piparreroei partida asko zaildu zitzaielarik.

Etxekoek bisitarien ateetara iristen saiatzen jarraitu zuten baina bertako defentsa bikainarekin arrisku handirik ezin sortu. Bukaerarako 8 minutu falta zirela Mikelek atezain-jokalaria atera zuen kantxara eta orduan hasi zen Lauburu gol-aukerak sortzen. Hala ere, kontraeraso azkar batean Zierbena izan zen tantoa egin zuena, markagailuan 0-4 ezarriz.

Azken minutuak arte Lauburuk lautarako bosten apustuarekin jarraitu zuen, eta 30 segundo besterik falta ez zirela, jokaldi bikain batean Unaik lagunduta, Cristianek, azken emaitza izango zena egin zuen, 1-4.

Golegileak:

0-1 MIN 09:44 KIKE

0-2 MIN 17:40 EFREN

0-3 MIN 21:04 JOSEBA

0-4 MIN 37:26 CRISTIAN

1-4 MIN 39:30 CRISTIAN 

www.lauburuke.com

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!