Joaneko partida, irabaztea merezi bazuten ere, binako berdinketan amaitu zen eta Agusek azken segundoetan sartutako tantoari esker izan zen gainera.
Bizkaitar taldeak, lantaldeko beste jokalarietan bereizten diren eta Euskadiko Selekzioan parte hartu duten gazte pare bat ditu bertan, nahiz eta bietako batek, zigorra dela eta, oraingoan ez duen jokatuko. Inoiz etsitzen ez duen taldea da eta partida bakoitza bukaeraraino borrokatzen du; berezitasun moduan, partidetan erakusten dituen erritmo aldaketa irregularrak.
Txubelek lantalde osoa du eskura, seniorrak igandean jokatuko baitute, Zierbena liderraren aurka Belabietan.
Elkarteak, afizioa ez ezik, herri guztia ere animatzen du gazte hauei bultzada ematea eta beren joko-kalitatea ikustea etortzera.
Kadeteak igandean goizeko 10:00etan Inter Fachadas Gipuzkoa jasoko dute Belabietan eta Uzturpe Lauburu, infantilak larunbatean jokatuko dute Tolosako Uzturpe frontoian Orixe taldearen aurka, goizeko 11:45ean.
Lehen Maila Probintzialeko taldeak eta Lauburu Berastegi, nesken taldeak, atseden hartuko dute asteburu honetan, egutegiak hala aginduta.