Mahala Lauburuk ozta-ozta irabazi du Irurtzunen

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2016ko mar. 15a, 12:02
Jubenilen Ohorezko Mailak 0-1 irabazi zuen Irurtzunen, Nafarroan. Oso partida estua jokatu zuten eta ibartarrak gol-aukera ugari eragotzi zituzten.

Mahalak baja ugari ditu lantaldean eta Txubelek, Kadeteen mailatik, Asier Ayerbe ez ezik, Gurru eta Liher ere eraman behar izan zituen Xotaren aurka jolastera. Piparreroen etorkizuneko balio hauek, pistan urduri xamar ibili baziren ere, beren lana zuzen bete zuten.

Norgehiagoka osoa bi alderdien arteko ika-mika izan zen baina ibartarrak nafarrak baino gehiago saiatu ziren. Txubelen mutilak tantoa egiteko aukera ugari izan zituzten baina nafarren atezainaren lan bikainak markagailua estreinatzeko parada eragotzi zuen eta atsedenaldira hutsekoarekin berdinduta joan behar izan zuten.

Bigarren zatian berdintsu ibili ziren, Mahala hobeto ikusten zen baina gol-aukera garbietan huts egiten zuen eta markagailuak golik gabeko berdinketan jarraitzen zuen. Azkenean, amaierarako bi minutu falta zirela, Urtzik aukera ikusi zuen eta takoiarekin nafarren sareetara jaurti zuen baloia.

Etxekoek atezain-jokalaria atera zuten emaitza aldatu nahian baina Txubelen mutilak berdinketa ekiditea lortu zuten, hiru puntuak Ibarrara ekarriz. Emaitza honekin Mahalak bigarren postuan jarraituko du eta Txapelketa bukatzeko bi jardunaldi besterik falta ez diren honetan, taldearen ardura postuari eustea izango da.

Lehen Probintziala taldeak 7-2 irabazi zion bere aurkari zuzena da Iurre Tabernari ostiralean. Garaipenak laugarren postuan kokatu ditu eta horrek, Ligako titulurako play offa jokatzeko aukera ematen die.

Kadeteak Belabietan Aloña Mendi taldeari 5-3 irabaztea lortu zuten. Emaitza nahiko estua badirudi ere, jokoan ikusitakoarekin zerikusirik ez du, izan ere, partidu osoan ibartarrak menderatu baitzuten. Lauburuko golak Beñat (2), Alex, Itoitz eta Txipik sartu zituzten.

Lauburu Berastegik ere 5-1 irabazi zuen larunbatean Idiazabal Xaloaren aurka, ibartar nesken partida bikain batean. Uzturpe Laubururen partida, berriz, etenda geratu zen.

www.lauburuke.com

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!