Hilabete luzearen ostean garaipena

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2016ko mar. 14a, 10:57

Mikel Diestroren mutilak, partida eroso batean eta Mahastiak Labastida makal baten aurrean 6-1 irabazi ondoren, berriro garaipenen bidea berreskuratzea lortu dute.

Berdinketa handiarekin hasi zen partida, elkar ongi ezagutzen duten taldeak dira eta biak, arrisku-egoerak sortu ahal izateko asko sakondu gabeko jokaldi luzeak egiten zituzten.

Hirugarren minutuan bisitariak, eskuin bandatik eginiko eta Ricardok, bakar-bakarrik, bigarren zutoinean errematatutako jokaldi bikain baten bidez, 0-1 egin eta aurreratzea lortu zuten.

Piparreroentzat, gol-aukera handirik ikusi gabe beren burua markagailuan azpitik ikustea, kolpea izan zen. Baina arabarrei pozak ez zien luzaroan iraun, Garmenek 1-1eko berdinketa egin baitzuen bigarren zutoinean egindako beste erremate batekin.

Gol honen ondoren, etxekoak hasi ziren partida menperatzen eta nahiz eta baloiarekin oso zehatzak ibili ez, gol-aukerak etortzen hasi ziren. Seigarren minutuan jubenilen taldeko Josu Condek lehenengo taldearekin egiten duen lehenengo gola sartu zuen markagailua 2-1ean jarriz.

Partidua nahiko makal zihoan bi taldeen aldetik, baloi galerak erabatekoak ziren eta bi taldeen defentsak ere ez zebiltzan finak. Hamaikagarren minutuan 3-1ekoa iritsi zen etxekoentzat, Garmenek, talde guztiaren arteko konbinazio lan on baten ostean, baloia sareetara bidali zuenean.

Lehendabiziko zatia amaitzeko lau minutu falta zirela partida erosoa jarri zen ibartarrentzat, Condek pasatako baloi batekin Aitzolek 4-1ekoa egin baitzuen. Emaitza honekin atsedenaldia iritsi zen.

Bigarren zatian, jokoak nahikoa eskas jarraitzen zuen; ez zen partida ona, Belabietan ikusi zena. Bisitariek saiatu ziren baina Endikak ateetan egin zuen lan bikainak, tantoa egitea eragozten zien. Minutuak aurrera ziharduten eta markagailuak geldirik jarraitzen zuen.

Bukaerarako bost minutu baino ez, eta Labastidak atezain-jokalaria atera zuen baina Aitzol eta Cristianek sartutako golekin, Lauburuk markagailua bitan igotzeko bakarrik balio izan zion. 6-1ekoarekin iritsi ziren partida bukaerara.

GOLEGILEAK

0-1 MIN 03:16 RICARDO

1-1 MIN 05:00 GARMEN

2-1 MIN 05:21 CONDE

3-1 MIN 11:36 GARMEN

4-1 MIN 16:00 AITZOL

5-1 MIN 36:33 AITZOL

6-1 MIN 38:46 CRISTIAN

http://www.lauburuke.com/

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!