Mahala Lauburuk Irurtzunen jokatuko du

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2016ko mar. 12a, 15:15
2015-2016 denboraldiko Ligaren irabazlea badela jakin ondoren, Txubelen taldea Irurtzunera doa, Xotaren etxera, azpi-txapelketarako lehiatzera.

Lehendabiziko itzulian partida berdinketan amaitu zen Belabietan bertan; nafarrek markagailuan erabat aurretik joan ziren eta hiru puntuak galtzeko arriskua ikusita, Txubelen mutilak berebiziko saiakera egin behar izan zuten norgehiagoka hartan.

Partida lehiakorra izatea espero da eta partidaren hasiera hobekien kudeatzen duenak irabaziko du. Txubelek lantalde osoa du eskura.

Topaketa 16:00etan izango da Irurtzungo Atakondoa kiroldegian eta autobusa 14:00etan aterako da Belabieta kiroldegitik. Ekimen honetan taldeari laguntzera gonbidatzen dugu afizioa.

Ostiralean, 20:30etik aurrera, sailkapeneko seigarren postuan dagoen filialak, bosgarrena jasoko du Belabietan, Iurre Taberna; bi taldeak 34 punturekin berdinduta daude gaur egun. Kadeteak, berriz, larunbatean 12:00etan jokatuko dute Belabietan Aloña Mendi K.E. taldearen aurka.

Lauburu Berastegi, nesken taldeak, Ibarran jolastuko du larunbatean Idiazabal Xaloaren aurka, arratsaldeko 16:00etan eta Uzturpe Lauburu, infantilen taldea Intxaurrondora joango da, Mons kiroldegian The English School taldearen aurka jokatzera, arratsaldeko 14:00etan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!