Jubenilen Ohorezko Mailak badu txapelduna

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2016ko martxoaren 8a

Pasa den larunbatean Cerverano C.D.F.S. taldea Jubenilen Ohorezko Mailan txapeldun bilakatu zen Zierbenari, etxean, 1-3 irabazi ondoren. Errioxarrek Rivera de Navarra eta Bilbok Tuteran jolastutako partidaren 3-1eko emaitza aprobetxatu zuten, sailkapenean atzetik dituzten taldeak aukerarik gabe uzteko.

Mahala Lauburu, Bilbo eta Rivera de Navarra, bigarren, hirugarren eta laugarren postuan daude hurrenez hurren, eta hiruren artean jokatu beharko dute azpi-txapelketa, 2015-2016 kanpaina bukatzeko falta diren hiru jardunaldietan.

Filialak ostiralean, Ataunen jokatutako partidan, Trosketa taldeari 4-5 justu batekin irabazi zion nahiz eta partida, une oro, Juanmak zuzentzen duen taldeak menperatu zuen. 0-3 irabazten hasi ziren eta nahiz eta etxekoek 2-3koarekin azkar murriztu zuten aldea, partidak bukaera bikaina izan zuen eta piparreroak hiru puntuak Ibarrara ekarri zituzten.

Kadeteak, Tolosako Uzturpe frontoian jokatu zuten partidan, 1-5eko emaitzarekin garaitu zuten Teep Samaniego Orixe taldea. Mikel Raposoren taldeak partida bikaina jokatu zuen, lehenengo zatian jada, 1-4ko emaitzarekin, partida erabakita utzi baitzuten. Bigarren zatian etxekoak ibartarrak baino biziago atera ziren baina Lauburukoek kontrola berreskuratu eta markagailuan 1-5ekoa ezarri zuten. Golegileak Asier (2), Issam, Alex eta Alvaro izan ziren.

Larunbatean baita ere, Lauburu Berastegi, nesken taldeak, Eskoriatza K.E. taldeari 0-6ko emaitza sendo batekin irabazi zion Eskoriatzan, eta Uzturpe Lauburu, infantilak, Uzturpe ikastolan Aloña Mendiren aurka 2-3 galdu zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!