Partida etxekoen nagusitasunarekin hasi zen eta 6 minutuetarako bi tanto eginak zituzten jada; lehenengoa bigarren zutoinean konbinaketa bat amaitu ostean izan zen eta bigarrena korner batean egindako jokaldi batekin lortu zuten. Endikak geratzen zituen zuzeneko jaurtiketak eginaz, norgehiagokan nagusitasuna erakusten jarraitu zuten Pinsequeko mutilak.
Pixkanaka ibartarrak presioa areagotzen hasi ziren eta baloia ostu zuteneko batean Aitzol eta Unaien artean egindako jokaldian, Unaiek, pibotaren tokitik bikain biratu eta gurutzatutako jaurtiketa batekin, aragoiar atezaina garaitu zuen.
Tanto honek ibartarrek konfiantza berreskuratzeko balio izan zuen eta ausardi handiagoarekin mugitzen hasi ziren baloiarekin, konbinazio argikoak eginaz.
2 eta 1ekoarekin atsedenaldia iritsi zen. Aragoiarrek lehenengo minutuetan ezartzen duten erritmo biziaz kontziente izanik, bigarren zatia indartsu hasi beharra zegoela jakin bazekiten ibartarrek eta emaitza bigarren zati bikain bat izan zen, afizioak gozatu ederra hartzeko parada izan zutelarik.
Bata zein bestearentzat gol-aukera ugariekin hasi zen azken zatia, atezainek bata bestearen atzetik geratzen zituztenak. Horrela zatiaren erdira arte ibili ziren, orduan Pinsequek bigarren zutoinean amaitutako beste jokaldi batekin markagailuan 3-1ekoa ezarri zuen arte.
Ordura arteko emaitza ez zen ibartarren jokoaren isla izan. Bisitariek temati jarraitu zuten eta halako batean Unaik estrategiazko jokaldi batekin, eta amaierarako 3 minutu falta zirela, bi taldeen arteko aldea murriztu zuen.
Momentu horretan Mikel Diestrok atezain-jokalaria ateratzea erabaki zuen, baina etxekoek sartu zuten baloia ostu eta urrunetik ate hutsera jaurti ondoren.
Minutu t’erdi amaierarako eta ibartarrak atezain-jokalariarekin jarraitu zuten eta hurrengo jokaldian Crisek tantoa egitea lortu zuen, talde guztiaren konbinaketa lan baten ostean. 4-3koa zen.
Lauburu saiatu zen azken segundoetan baina etxekoen defentsa bikainak gol-aukera guztiak zapuztu zieten eta amaierara 4-3ko emaitzarekin iritsi behar izan zuten.
Zapore gazi-gozoa. Porrota bai, baina partida bikaina, gipuzkoarrak jokatutakoa. Talde baten joko-dinamika aldatzeko, ez da zertan beti irabazi behar eta norgehiagoka honek astea moralki indartsu hasteko eta datorren asteburua gogo handiarekin hartzeko balioko du.
PARTIDAREN XEHETASUNAK
PINSEQUE A.D.: Antonio, Diego, Cristian, Beni (1), Flores. Carlos, Ángel (2), Cris M., Unai (1), Cristian S., Guillermok ere jokatu zuten.
LAUBURU K.E. IBARRA: Endika, Cris (1), Aitzol, Garmen, Loitzun. Xabi, Unai (2), Txipi, Ioritz, Agusek ere jokatu zuten.
TXARTEL HORIAK: Ángel, Cris S. (Pinseque) – Xabi, Garmen (Lauburu).
GOLEGILEAK
1-0 MIN 02:09 ANGEL
2-0 MIN 05:51 CRIS S.
2-1 MIN 16:05 UNAI
3-1 MIN 30:30 ANGEL
3-2 MIN 36:30 UNAI
4-2 MIN 38:25 BENI
4-3 MIN 38:47 CRIS