Mahala Lauburuk partidarik ez

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2016ko mar. 3a, 20:41
Aste honetan, Mahala Lauburu, Jubenilen Ohorezko Mailak, egutegiak hala aginduta atsedenaldia egingo du. Txubelen taldeari ez zaio batere gaizki etorriko, taldea nahiko jota baitago azkeneko bi jardunaldietan izandako emaitzak direla eta.

Jardunaldi hau funtsezkoa izango da hainbat taldeentzat, Cerveranok, adibidez, Zierbenan jolastuko du eta Bizkaian irabaziz gero, titulua eskurago izango lukete errioxarrek.

Txubelen mutilak Irurtzunera irteera prestatzen jarraituko dute, Xotaren aurka jokatuko baitute han, non azken urteetan ez dute ezer askorik ekarri handik; ondoren Belabietan bertan, Bilboren aurka eta ligaren amaierako jardunaldia Usabalen jokatuko dute Tolosako Laskorain taldearen aurka. Taldeari lanean jarraitzea dagokio eta hurrengo denboraldietarako lantaldea biziberritzen joatea.

Filialak ostiralean Ataungo Auzoeta kiroldegian jolastuko du, gaueko 22:30ean Troskaeta taldearen aurka. Kadeteak, larunbatean goizeko 11:00etan Tolosako Uzturpe frontoian jokatuko dute, Teep Samaniego Orixe taldearen aurka.

Lauburu Berastegi, nesken taldea, Eskoriatzara joango da, 19:15etik aurrera Manuel Muñoz kiroldegian, bertako taldearen aurka jokatzera eta Uzturpe Lauburu, infantilak, udaberriko torneoari emango diote hasiera Uzturpe ikastolako frontoian, goizeko 10:00etan, The English School taldearen aurka jokatuko duten partidan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!