Mahala Lauburuk 8-3 galdu du Errioxan

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2016ko mar. 1a, 13:37

Saiatu ziren baina ezin izan zuten Cerverano taldea garaitu. Piparreroek taldean nozitzen ari diren baja guztiak nabarmen geratu ziren larunbateko partidan. Hala ere, ibartar jokalari gazteak dena eman zuten eta taldeari indarra helarazten errioxar jarraitzailez lepo zegoen kantxa batean azken minutura arte borrokatu zuten.

Norgehiagoka etxekoen presio handiarekin hasi zen, 45 segundorako lehen tantoa egin zutelarik eta hirugarren minutuan bigarrena. hasiera txarra izan zen ibartarrentzat, 2-0ekoa zen eta Txubelek azkar zuzendu beharra izan zuen egoera.

Minutu gutxira arbitroa lesionatu egin zen bandan irrist egin ostean eta partida epaile bakarrarekin utziz, jokalekutik kanporatu beharra izan zuen.

Bederatzigarren minutuan, Tobik aldea murriztea lortu zuen luze egindako jaurtiketa batekin. Partida pixka bat berdindu zen eta horrek urduri jarri zituen Cerverano taldeko jokalariak. Bi taldeak faltak egiteari ekin zioten, bostera, atsedenaldirako minutu batzuk falta zirela iritsi zirelarik. Ez Agusek ezta Tobik ere, ez zuten lortu 10 metroetatik egindako bi jaurtiketekin baloia sareetara bidaltzea. Gainera, jokaldi horien ostean, errioxarrak 3-1ekoa egin zuten bandako sake baten bidez.

Agusek hemeretzigarren minutuan asmatu zuen penalti bikoitzarekin tantoa egiten eta 3-2koa ezartzen markagailuan, baina lehenengo zatia bukatzerako Cerveranok beste gola sartu zuen 10 metrotatik egindako beste jaurtiketa batekin, 4-2koa eginez.

Bigarren zatia hasi bezain laster, Tobik Mahala Lauburuen 3. tantoa sartu zuen bandako sake baten ostean. Hala ere, ibartarrei nekea sumatzen zitzaien eta 26garren minutuan Cerveranok bosgarren gola sartu zuen, zuzeneko falta batean. 33garren minutuan berriz, 6-3koa iritsi zen zalantzazko penalti batean, (Tobik eskuarekin nahigabe ukitzeagatik) eta 36 eta 39garren minutuetan azken bi tantoak sartu zituen Cerveranok, markagailua behin-betiko 8-3koan utziz. Emaitza honek Mahala lehenengo postutik urruntzen du eta titulua lortzeko aukerak murrizten dizkio.

Filialak, markagailuan launa ezarri zutenean eta bukaerarako 15 minutu falta zirela, partidua eten egin behar izan zuten, itogin batzuen erruz.

Kadeteak 4-1 irabazi zioten Zarautz K.E. taldeari Belabietako kiroldegian. Lehenengo zatian bisitariak aurreratu ziren markagailuan baina Txipik banakoa egin eta atsedenaldira joan ziren.

Bigarren zatia ezin hobeto hasi zen ibartarrentzat, izan ere, lehenengo jokaldian jada, eta talde-lanaren ondorioz, tantoa egin baitzuen Julenek, markagailuan 2-1ekoa ezarriz. Handik aurrera etxekoek gailendu ziren eta beste bi tanto gehiago egitea lortu zuten, (Txipi eta Alex) markagailua 4-1ean ezarriz.

Lauburu Berastegi, nesken kategoriak beste garaipen bat lortu zuen Zaldibiaren aurka 4-1 eginda. Uzturpe Lauburuk Tolosako Uzturpe frontoian 4-1 galdu zuen Orixeren aurka.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!