Liga irabazteko lehia azken jardunaldira arte emango denez, eta lehian horretan parte izateko, Txubelen mutilentzat garaipena lortzea garrantzi handikoa izango da, beraz, Errioxan jokatuko den beste final bikain bat ikusteko parada izatea espero da,
Cerveranol Lauburuk baino bost puntu gehiago ditu gaur. Finalerako lau jardunaldi falta direnean ligako titulua berresteko aukera askorik gabe utziko lituzke ibartarrak partida hau galduz gero. Gainera, Bilbo hirugarren postuan dago, partida bat gutxiagorekin eta Laubururekin 3 puntuko aldea duelarik.
Norgehiagoka honetarako Txubelek bi arazo ditu, batetik, Andoniri ezarritako partida bateko zigorra eta bestetik, arazo pertsonalengatik Condek huts egingo duela. Aurrez aurre honetarako bi zutabe garrantzitsuen hutsunea. Beste guztiak bertan izango dira eta kadeteen kategoriatik besteren bat ere bai.
Cerveranori dagokionez, denboraldi bikaina jokatzen ari da. Piparreroak Zierbenan galdu izanak, Txubelen taldea lehiatik kanporatzeko gogo eta indar handiagoarekin ateratzeko aukera eman die. Partidu bikaina ikusteko parada izango da Errioxan.
Gertaera hau dela eta, taldearen babesleak festa bat antolatzea erabaki du Errioxako herrian, “La Fiesta de la Manzana Asada” izeneko festa, hain zuzen.
Bidaiaren espedizioa, Errioxara bazkari orduan iritsi ahal izateko, larunbatean goizeko 11:00etan Belabieta kiroldegitik aterako da.
Filialeko mutilak, larunbatean 18:00etan jokatu beharko dute Belabietan, Pizza Per Tutti Mondrate, taulan zazpigarren postuan doan taldearen aurkako partida. Kadeteak berriz, larunbatean goizeko 11:00etan Zarautz K.E. taldea jasoko dute Belabieta kiroldegian baita ere.
Lauburu Berastegi, nesken taldeak, larunbatean arratsaldeko 16:00etan Zaldibia jasoko du Belabietan eta Uzturpe Lauburu, infantilak ere, larunbatean jokatuko dute, goizeko 12:30ean Tolosako Uzturpe frontoian Orixe taldearen aurka.