Berdinketa nagusitu zen Errioxan

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2016ko otsailaren 21a

Bietako edozein gailendu zitekeelarik, azkenean berdinketan amaitu zen Lauburu K.E. Ibarra eta Villa de Murilloren artean jokatu zuten partida.

Partida oso parekatua izan zen hasiera-hasieratik. Etxekoek biziagoak zeudenez, garbiago iristen ziren Laubururen ateetara. Bertan, Iñaki Peña, atzo debuta eguna zuen eta lan bikaina egin zuen jubenil taldearen atezaina.

Lesio kontuak direla eta, ibartarren taldea oso lermatua dago; Errioxan jokaldiak lotzea kosta egin zitzaien eta gol-aukera gutxi ikusi zituzten. Lehenengo zatiaren erdian etxekoek 1-0ekoa egin zuten. Kontraeraso batean gertatu zen, eta hasiera batean Peñak baloia gelditzea lortu bazuen ere, zoritxarrez, Aitzolengan bote egin eta sareetan bukatu zuen.

Errioxarren tantoak Lauburukoak bizkortzeko balio izan zuen, beren marrak garbiago aurreratzen hasi zirelarik, baina hala ere, atsedenaldira 1-0koarekin joan behar izan zuten.

Bigarren zatian ibartarrak biziago atera eta partida menderatzen hasi ziren. Gol-aukera batzuk ere sortu zituzten, berdinketa gertu ikusten zelarik. Markagailuan banakoa 10. minutuan etorri zen, Xabik, eskuineko bandan Unaik bidalitako baloi bat jaso eta eskuinarekin egindako jaurtiketa bikain baten bidez tantoa egin zuenean.

Azken minutuetan oso paretsu ibili ziren bi taldeak, tantoa edozeinek egin zezakeelarik. Bi taldeak atezain-jokalaria atera zuten partida irabazi nahian baina markagailua ez zen gehiago mugitu eta 1-1eko emaitzarekin iritsi ziren bukaerara.

Golegileak:

1-0 MIN 10:30 AITZOL (P.P.)

1-1 MIN 30:24 XABI

Txartel horiak:

Daniel (Villa de Murillo) – Unai, Loitzun (Lauburu).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!