Mahala Lauburuk Zierbenan jokatuko du

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2016ko otsailaren 19a

Atsedenaldiaren ondoren, txapelketak aurrera darrai eta Mahala Lauburu Bizkaiara joango da igandean, txapelketako hamahirugarren jardunaldia jokatzera. 12:00etan izango da Zierbenako Udal kiroldegian.

Hiru puntuak lortzea oso garrantzitsua da Txubelen mutilentzat, taulan lehenengo doan Cerverano taldearen atzetik bi puntura baitaude sailkapenean. Bost partida besterik ez dira geratzen eta horietatik lau, etxetik kanpo jokatu beharko dituztenak, bat Cerveran tokatzen zaielarik. Txapelketaren final honetan titulua lortzeko lehia bizi-bizi ageri da.

Mahalako gazteak, etorkizuneko erronketarako esperientzia hartuz eta errodajea eginaz goiko kategorietako taldeen zerrendak osatuz ibili direnez, partida igandez izatea egokia izan da, horrek lantalde osoarekin jolasteko aukera ematen die-eta.

Zierbena aurkariak, zigortutako ugari ditu lantaldean baina azken egunetan beste jokalariren bat gehitu dute taldera. Bizkaitarrak sailkapenen lehenengoak dauden taldeen aurka emaitza onak izan dituzte baina aldi berean, puntu asko ere galdu dituzte azpitik dauzkaten taldeen aurka jokatutako partidetan.

Bazkideak gonbidatzen ditugu taldeari Zierbenara laguntzera. Irteera goizeko 9:00etan izango da Ibarrako Belabieta kiroldegitik.

Beste aldetik, filialak Eskolapioetan jolastuko du larunbatean arratsaldeko 17:15etik aurrera, Hirukide Eskolapioak Plomix taldearen aurka. Kadeteak Donostira joango dira 11:30ean Erain taldearen aurka jokatzera Pako Yoldi kiroldegian.

Lauburu Berastegi, nesken taldeari eta Uzturpe Laburu, infantilen taldeari atsedena tokatzen zaie.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!