Begi bistakoa zen piparreroentzat partida zaila izango zela, Arros, Cristian, David, Garmen, Joseba eta Iraitzen bajak taldea oso lermatua utzi dute Santurtziren aurkako derbi hau jokatzeko. Mikelek jubeniletako lau jokalari igo behar izan zituen konbokatuen zerrenda osatu ahal izateko.
Partiduaren lehenengo zatian taldea oso bizi aritu zen, partidua menderatuz eta markagailua estreinatzeko hainbat gol-aukerak sortuz. Aldi berean, bizkaitarrak ere, arriskuak sortuz ibili ziren defentsan berreskuratutako baloiekin kontrakolpe azkarrak eginez. Hamaikagarren minutuan etxekoen lehenengo tantoa iritsi zen, Unaik trantsizio azkar bat sortu, Andoniri pasa eta honek, Aitzoli eskura utziz gol egin zezan. 1-0ekoa zen.
Partida zirraragarria ordura artekoa, bi taldeentzat gol-aukera ugariz betea, baina hala ere, hamalaugarren minutuan berriro etxekoek markatu zuten. Agusek bandatik jaso eta landutako jokaldi bikain baten ostean 2-0ekoa ezarri zuen markagailuan. Emaitza honekin atsedenaldira iritsi ziren.
Bigarren zatia Unai gabe hasi zen, ezker hankako soleo muskuloan mina jarri eta partidatik kanpo geratu behar izan zuelako.
Bigarren zati luzea aurreikusten zen eta halaxe izan zen. Bisitariak partiduan murgilduta atera ziren eta ibartarrei etxean tantoa egitea lortu zuten. Minutuak aurrera ziharduten, etxekoek gogor babesten zuten atea baina nekea ere nabaritzen hasia zen eta minutuak geroz eta pisuago egiten hasi zitzaizkien ibartarrei.
Amaierarako 7 minutu falta zirela, Santurtzik atezain-jokalaria atera zuen, honek partidarekiko kontrola areagotu zuelarik. 35garren minutuan 2-1ekoa egin zuten eta minutu bat beranduago Markelek binako emaitza egitea lortu zuen.
Lau minutu faltan Mikelek lauentzako bosten apustua egin zuen, partidua erritmo bizian zijoan eta markagailuan edozein aurreratu zitekeen.
1:30 falta zela, Goñi kanporatua izan zen Aitzoli atzetik egindako sarrera batengatik, etxekoak, beraz, partidaren bukaeraraino kopuru aldetik abantaila izan zuten baina ez zuten aprobetxatzen jakin izan, eta erasoan galdutako baloi batekin, Santurtzik, kontrakolpe azkar baten bidez 2-3koa ezarri zuen markagailuan.
Azpimarratzekoa da Josu Conde Muñoaren debuta 17 urteko jubenilak konpromezu zail batean maila ematen jakin izan baitzuen.
Golegileak:
1-0 MIN 11:40 AITZOL
2-0 MIN 14:50 AGUS
2-1 MIN 34:51 GOÑI
2-2 MIN 36:01 MARKEL R
2-3 MIN 39:18 OLIVER