Hirugarren garaipena jarraian

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2016ko ots. 7a, 23:37

Lauburuk sailkapeneko azkenekoaren etxean 4-6 irabazi zuen, azken minutuak arte erabaki gabe egon zen partida batean.

Norgehiagoka ibartarrentzat zoritxarreko jokaldi batekin hasi zen, Arrosek partida uztea behartu zuen kolpe bat jaso zuen iskioan lehen minutuan. Mikelen jada lantalde lermatua oso ukituta utzi zuen beste ezbehar bat. Eta hau gutxi ez, eta Lauburuk lehenengo gola jasan behar izan zuen hirugarren minutuan. Partida okerreko zentzuan hasi zen hasiera-hasieratik.

Hala ere, bisitarien erreakzioa aguro etorri zen, bosgarren minutuan Garmenek jokaldi estrategiko bat amaituz banakoa egin baitzuen. Zortzigarren minutuan berriz, piparreroak bi tanto gehiago egin zituzten, lehenengoa Aitzolek eta bestea Loitzunek, 1-3koa eginaz. Atsedenaldirako bi minutu falta zirela, Xabik baloi bat ostu eta Andoniri eskura utzi ondoren, honek laugarren gola sartu zuen. 1-4ko emaitzarekin joan ziren atsedenaldira.

Bigarren zatian, Lauburukoak nahiko galduta atera ziren zelaira eta Sala Cadretek azkar erreakzionatu zuen.

Bigarren zatiko bosgarren minutuan etxekoak, area ertzetik jaurtiketa bikain bat eginda,  bien arteko aldea murriztu zuten eta bigarren zatiaren erdian beste bi tanto gehiago egin zituzten, launako emaitzara iritsiz  eta Laubururen lehenengo zatiko emaitza bikaina zalantzan jarriz.

Partida zaildu egin zen, etxekoak 1-4ko emaitza gainditu ondoren ibartarrak estu hartu zituzten eta arrisku bat baino gehiago pasa behar izan zuten.

Etxekoen gol-aukera ugarien ondoren, Lauburuk berriro partidaren kontrola hartzea lortu zuen.

Amaierarako hiru minutu falta zirela, Andonik bandako sake batean, landutako jokaldi batekin errematea egin eta sareetara sartu zuen. Minutu bat beranduago berriz, Garmenek partidua erabakita utzi zuen Aitzolek bandatik egindako sake bat aprobetxatu eta tantoa egin zuenean.

Azken unetan etxekoek saiatu ziren baina markagailua ez zen 4-6ko emaitzatik mugituko eta Ibarrako taldeak, bigarren itzuli honetan hirugarrenez, hiru puntuak etxera ekarri zituen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!