Gora Bilbao izango da Belabietan iñauterietan

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2016ko otsailaren 4a

Iñauterietako larunbatean Mahala Lauburuk Gora Bilbao jasoko du Belabietan. Partidua arratsaldeko 17:00etan izango da.

Txubelen taldeak norgehiagoka honetan baja ugari izango ditu, Andoni eta Agus Zaragozara joango dira lehenengo taldearekin, Tobi abduktoretik lesionatuta dago eta Unai Infante ere, bere lesiotik osatzen baina bajan, hala ere. Beste guztiak prest egongo dira entrenatzaile ibartarrarentzat, Ayerbe eta Gurrutxaga kadeteak ere bertan izango direlarik. Joaneko partiduan piparreroek bizkaitarrei 0-3 irabazi zieten, Mahalak menperatuta eduki zuen partida lehiakor batean.

Gora Bilbao oso talde borrokalari eta lehiakorra da baina partiduek erraz ihes egiten die eta arazo honengatik sailkapeneko azken-aurreko postuan kokatuta daude, Castro-Urdialesekin batera. Liga guztian bi garaipen izan dituzte, bietako bat, Aspil Ribera Navarraren aurka irabazitakoa, ustekabean izan zelarik.

Elkarteak afizionatu guztiak deitzen ditu Belabietara agertu eta gure gazteak animatzeko eskatuz, kanpaina bikaina egiten ari baitira.

Talde filialak, Herrialdeko Lehenengo Mailakoak, asteburu honetan Euskalduna S.D. taldearen aurka jokatu behar zuen partidua atzeratu egin du eta otsailaren 17an jokatuko du, Ibarrako Belabieta kiroldegin.

Iñauteriak direnez, kadeteak, neskak eta infantilak atsedenaldia izango dute eta datorren asteburuan itzuliko dira konpetiziora.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!