Mahala Lauburu Tuterara joango da

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2016ko urt. 29a, 09:04

Aste honetan, Txubelek zuzendutako taldea Nafarrora joango da Ligako hamaikagarren jardunaldia jolastera. Arratsaldeko 16:00etan Aspil Vidal Riberaren aurka jokatu beharko du Tuterako Udal Kiroldegian.

Ibartarrak, orain urtebete eskas, ligako txapelketa irabazi zuteneko azken jardunaldia jokatu zuten bertan, eta taldean aldaketa ugari izan dituzte geroztik. Balentria hura lortu zutenetik, Peña, Pagola, Andoni eta Tobi geratzen dira. Oroitzapen politarekin zapalduko dute berriro Tuterako kantxa.

Belabietan Castro-Urdiales taldeari irabazi ondoren ibartarrak gogotsu eta moralki indartsu daude. Bigarren B Mailako taldean lesio-bajak direla eta, nahikoa lermatua dagoenez, jokalari batzuk hutsune horiek bete beharko dituzte eta ondorioz, Tuterara joango den lantaldea oraindik ere zehaztu gabe dago.

Nafarrei dagokienez, armamentu guztiarekin agertzea espero da arrazoi desberdinengatik: iazko ligako porrotaren arantza kentzea, Belabietan lehenengo itzulian izandako emaitza txarra gainditzea eta azken bi jardunaldietan lortutako emaitza txarrak alde batetara uztea (6 puntuetatik bakarra lortu zuten, Zierbenaren kontra, etxean, berdinketa eta Bizkaian, azken jardunaldian, galdu).

Irteera goizeko 10:00etan izango da Belabieta Kiroldegitik. Taldeari Tuterara lagundu nahi dionak, Lauburuk kiroldegian dituen bulegoetan izena eman beharko du.

Filiala Pasai Donibanera joango da Pescados Ferreres Anaiak taldearen aurka jokatzea, arratsaldeko 16:30ean. Kadeteak Anoetan jolastuko dute kategori horretako liderraren aurka.

Lauburu Berastegi, nesken taldeak ere, Anoetan jokatuko du, baina ostiralean 22:00etatik aurrera eta Uzturpe Lauburu, infantilak, larunbatean Aldapeta izango dute aurkari. Uzturpe ikastolan jokatuko da partida.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!