Bigarren B Maila Belabietara itzuliko da

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2016ko urtarrilaren 28a

Urtarrileko azken larunbat honetan, Lauburu K.E. Ibarrak urteko lehenengo partidua jokatuko du Belabietan eta aurkaria Gurpea Xota F.S.C.D. taldea izango da.

Mikelen mutilak, Elgoibarren Debabarrenari irabazi ondoren, moralki indartsu hartuko dute txapelketaren hamazazpigarren jardunaldi hau. Bigarren B Mailara igoz geroztik, Debabarrenari irabazitako lehenengo partida izan zen aurrekoa, eta urrezko hiru puntuak eskuratuta, sailkapen taulan ere gailendu egin zaizkie, 26 punturekin seigarren postuan kokatu direlarik.

Ea garaipen honek indar pixka bat ematen dion, izan ere, azken partiduetako bajak direla eta lermatu xamar baitago taldea. Unai eta David osatzeko bidean dira baina Xota B-ren aurka egin beharreko partidurako, oraindik ere, kolokan daude.

Magna Navarraren filiala 21 punturekin hamargarren postuan dago. Alfredo Hualderen taldea oraindik gehiago gaztetu dute kanpaina honetan: C.D. Ibararte taldetik datozten, 20 eta 17 urteko Tristan Gail eta Patxi Iribarren, Anaitasunatik 18 urteko Carlos Gomez eta jubeniletatik igotako Oihan, Dani, Edu, David eta Alex gazteak fitxatu dituzte. Aldaketa hauekin nafarrak kanpaina ona ari dira egiten eta menperatu zaila izaten jarraitzen dute.

2012-2013an igo zirenetik Bigarren B Mailako hirugarren denboraldia izango dute biak ala biak; aurreko bietan aurkari zuzenak izan dira lehenengo postuen lehian. Partidu borrokatua eskeiniko digutela ziur gaude, txapelketako bigarren jardunaldian, 5-4 irabaziz, egin zutenaren antzekoa.

Atsedenaldian, Mahala eta Danon Txokoa, bi kolaboratzaileen produktuekin egiten den ohiko zozketaz gain, bazkide guztien artean bi pertsonentzako afaria ere, zozketatuko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!