Talka, bi taldeen eraso zehatzik gabe hasi zen, bai batak eta baita besteak ere, jokaldi luzeak sortzen zituzten baina defentsak gailentzen ziren, eta gol-aukerak, defentsan berreskuratutakoarekin sortutako trantsizio arriskutsuekin iristen ziren.
Bosgarren minutuan etxekoek gola sartu zuten, Trevik eskubiko bandan baloia jaso eta gurutzatutako jaurtiketa bikain baten bidez 1-0 egitea lortu zuen.
Ordura arteko bi taldeen jokua ez zen batere ona izan, baina derbia izateak sortzen duen lehiak eta jokuan zeuden hiru puntuen garrantziak partidua tentsioz eta emozioz bete zuen, hala, kirol honetan kategoriarik handieneko bi gipuzkoar taldeen arteko norgehiagoka erakargarri bilakatu zelarik.
Minutuak aurrera ziharduten eta gol-aukerak urriak ziren. Atsedenaldirako segundu gutxi falta zirenean eta lehen zatia 1-0eko emaitzarekin amaituko zela zirudienean, Arrosek eskubiko bandan baloi bat hartu eta atezainaren gainetik pasatuz gol bikaina sartu zuen. Banako berdinketa zen eta emaitza horrekin atsedenaldia iritsi zen.
Bigarren zatian partidua aurreko zatiaren paretsu joan zen, erasoan zehaztasun handirik ez eta gol-aukera eskasak, baloiak galtzearen ondorioz etorritako kontraeraso azkarrek sortutakoak soilik.
Laubururen garaipen-gola partiduaren 36. minutuan etorri zen. Piparreroak bandatik baloi bat atera, Txipik Garmeni pase luze bat, eta honek, erortzen utzi gabe, boleaz, Debabarrenaren ateetan sartu zuen; jokalari gutxik lor dezaketen gol ederra sartu zuen Garmenek.
Azken minutuak oso biziak izan ziren; hiru minutu falta zirela, Aitzol, bi txartel hori jaso ostean, kalera bidalia izan zen. Etxekoek, kopuruaren abantaila izaki, bi minutu izan zituzten erasotzeko baina Lauburuen defentsa onak eta Endikaren partehartzeak Debabarrenaren erasoak ekidin zituzten.
1:30 minutu falta zirelarik, eta jada kopuruz berdinduta, etxekoak atezain-jokalaria atera zuten baina Lauburuk azken segundura arte sufrituz, 1-2ko emaitzarekin hiru puntuak etxera ekartzea lortu zuen.
Golegileak:
1-0 min. 05:43 Treviño
1-1 min. 19:05 Arros
1-2 min. 35:30 Garmen