Gipuzkoar derbia Areto Futbolaren elitean

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2016ko urtarrilaren 21a

Datorren igandean, Lauburu K.E. Ibarra Elgoibarrera joango da Debabarrena Concepto Egile taldearen aurka Gipuzkoar derbi handia jokatzera. IMH kiroldegian izango da 12:30etik aurrera.

Bigarren B mailako denboraldiaren bigarren itzuliaren hasiera da eta ibartarrak, 23 punturekin taularen zazpigarren postuan daude. Derbi honetara, azken hiru jardunaldietako zorte txarren soka daramate, non bi partida galdu eta bestea berdindu dute.

Lehenengo itzulian, Mikelen mutilak irregularki xamar hasi ziren baina emaitza onen boladaren ondoren, kategoriako lehenengo postuetarako lehiatu ziren. Lehenengo itzuli honen hamabigarren jardunaldian taularen laugarren postua lortu zuen Lauburuk, baina orduan Unai, David eta Arros lesionatu ziren, eta beranduago Aitzol ere bai. Taldeak faltan izan dituen lau urrunaldi garrantzitsu, beti ere.

Edozein kiroletako derbietan bezala, ibartarrentzat partidu berezia izango da hau, behar baino prestakuntza edo forma gutxiagokin daude, aipatu lesioak direla eta baina hala ere, norgehiagoka honek sortuko duen ilusioak, neurri batean behintzat, eragozpen hauek txikiagotuko dituela ziur gaude.

Debabarrena Concepto Egile, sailkapenean seigarren postuan dago, Lauburu baino puntu bat gehiagokin. Jota Arreguiren mutilak erdipurdi ibili dira lehenengo itzuli honetan, 8 garaipen eta 7 porrota izan dituztelarik. Eta piparreroen moduan, ohorezko postuetatik nahikoa urrutiratu dira.

Partidua ikustekoa izango da, bien arteko lehia eta lehenengo postuetara hurbildu ahal izateko, jokoan dauden hiru puntu garrantzitsuak alde batetik, eta bigarren itzulia ongi hasi eta dinamika ezkorrarekin hautsi ahal izateko modukoa. Liga luze joango da oraindik eta denboraldi on bat egiteko aukerak benetakoak dira, taldeek nahikoa berdinduta baitaude.

Irteera, igandean goizeko 10.15en izango da, Belabieta kiroldegiti. Bulegoetan izena ematen duen bazkide orok du taldearekin batera bidaiatzeko aukera. Oso giro ona espero da estreinatu berri duten Elgoibarko eraikinean. Nor bere aldetik joan behar duenaretzat, helbidea honako hau da:  IMH, C/ Azkue Bailara, 1 – ELGOIBAR (Gipuzkoa)

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!