Gipuzkoar Derbia Jubenilen Ohorezko Dibisioan

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2016ko urtarrilaren 15a

Igande honetan Jubenilen Ohorezko Dibisioa berriro Belabietara itzuliko da. 11:30ean lehenengo itzuliaren azken jardunaldia jokatuko dute Mahala Lauburuk eta Laskorainek eta ikusmin handia sortzen du beti bien arteko lehiak.

Txubelen gazteak eguberritako oporretan ere entrenatzen jarraitu dute, lehenengo taldearekin lagunarteko batzuk ere jokatu dituzte eta taldeko lau jokalariek, Peña, Tobi, Agus eta Andonik, Zeutan jokatutako Espainiako Txapelketan hartu dute parte.

Laskorain K.E. taldea laugarren postuan dago, Mahala Lauburu baino puntu bat gehiagorekin. Oso lantalde lehiakorra denez, partida oso borrokatua izatea espero da, eskualde bereko bi taldeen arteko derbietan ohikoa den bezala, biak irabaztera aterako baitira.

Txubelek lantalde osoa du, azken aldian jubenilekin jokatzen duen Asier Ayerbe Kadetea izan ezik, Euskadiko Kadeteen Selekzioan Espainiako Txapelketa jokatzen ari delako.

Laburu K.E. Ibarraren filialak, Jaixki A.F.T. jasoko du ostiralena 20:30etik aurrera Belabietan. Kadeteak etxean jolasten dute Summa Aldapeta taldearen aurka, larunbatean 13:00etan.

Lauburu Berastegi nesken taldea Legorretara hurbilduko da igandean, bertako taldearen aurka jokatzea goizeko 11:00etan, eta Uzturpe Lauburu, infantilaen taldeak, The English School taldea jasoko du Belabietan 12:00etan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!