Mahala Lauburuk Bilbon jolastuko du

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2015eko abenduaren 18a

Jubenilen Ohorezko Dibisioko ibartar gazteentzat 2015eko azken jardunaldia izango da hau. Bilbon jolastuko dute igande honetan, San Ignacio kiroldegian Bilbo Futbol Sala taldearen aurka, goizeko 11:30ean.

Piparreroek kategori honetan ongi ezagutzen duten taldea da, denboraldi asko eta euskal kopako final mordoetan izan dira aurkari, ibartarrak garaipen gehiago pilatu dituztelarik.

Kategoria hau, oso lehiakor doa eta une hauetan nahikoa estu gainera. Ibartarrak hiru puntuak etxera ekartzea oso ona litzateke, taulako lehenengo postuak gehiago estutu ahal izateko. 12 puntu eta Errioxako Cerveranorekin berdinduta, bigarren postuan dago Bilbo taldea, Ribera Navarra hirugarren eta Txubelen mutilak berriz, laugarren postuan 11 punturekin. Atzetik bi talde, Laskorain eta Zierbena postuak mantentzeko lehian daudelarik.

Txubelek lantalde osoa du, Bigarren B Mailan jokatzen ari direnak barne, Andoni eta Agus. Betiko moduan, ibartarrekin bidaiatzea animatzen dugu afizioa; irteera goizeko 8:30ean izango da Belabieta kiroldegitik.

Juanma Ordozgoitik zuzendutako filiala, Irudek Barrantol taldearen aurka lehiatuko da Belabietan, larunbatean arratsaldeko 16:00etan. Mikel Raposoren kadeteak berriz, Aretxabaletan jokatuko dute Arizmendi Eskoriatza taldearen aurka, larunbatean goizeko 10:15ean.

Lauburu Berastegi, nesken kategoriak, ostiralean jokatuko du Belabietan 20:45etik aurrera Inter B. taldearen aurka, eta Uzturpe Lauburu infantilak Irunera mugituko dira Erain Eskolaren aurka jokatzeko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!