Piparreroak Ebrosalaren aurka 4-2 galdu ostean iritsiko dira partida honetara. Galdu ez ezik, taldeak, garesti ordaindu behar izan du, gainera. Lesioagatik bajan dauden Unai eta Uzkuduni, orain, Arrosen baja gehitu behar zaio, orkatileko lesioa ez zaiolako sendatu. Hirurak mediku taldearekin lanean dihardute baina hurrengo norgehiagokara baldintza onean iristea zaila izango da. Aurten ere, Lauburuko entrenatzaileak asteko entrenamenduak prestatzen zailtasunak ditu, lanagatik edota lesiogatik bajak direla eta.
Sala Quintoren aurka jokatu beharko dute larunbatean; Zaragozako 2000 biztanleko herri batetik datozte (Quinto de Ebro), eta Ibarra bezala, bertako jokalariez osatua dago taldea. Jokalari bertikalak eta teknikoki maila handikoak, denboraldi asko daramatzate kategori honetan, kontuan hartu beharreko taldea izaten.
Joko onak eta kantxa betetzen dion afizio handiak, gotorleku bilakatu du bere etxea eta II. multzo honetako talde guztientzat, zaila da han jokatzea.
Aragoiarrak taulako hamargarren postuan daude, 18 punturekin; lau puntu gehiagorekin daude ibartarrak, 22 punturekin seigarren postua betetzen dutelarik. Quinto de Ebroko taldea, Labastidaren aurka etxean 0-1 galdu ostean iritsiko dira Ibarrara. Aurrez-aurreko zaila izango da baina Mikel Diestroren mutilak taulan postuak igotzen jarraitzeko aukera ona dute.
Lauburutik afizioari Belabietara etortzeko gonbitea luzatzen da, irabazteko grina duten bi taldeak, ziur, gogor borrokatuko dutelako eta ikuskizuna paregabea izango delako.
Atsedenaldian, Mahala eta Danon Txokoa laguntzaileen produktu-loteak zozketatzeaz gain, bi lagunentzako afaria ere zozketatuko da elkarteko bazkide guztien artean. Azken zozketan, Eluskan egiteko afariaren irabazle atera zen bazkidea Xabi Zuriarrain izan zen, zorionak!!!