Norgehiagoka ongi hasi zen, lehen 30 segunduetan Tobik baloia ostu nafarren defentsa baten atzetik eta 1-0ekoa egin zuen.
Hasiera honen ondoren bi taldeak golerako hainbat aukera izan zituzten baina akatsak ongi egindakoak baina gehiago izan ziren. Zazpigarren minutuan, korner batean, eta piparreroen defentsaren akats bat medio, Xotak berdinketa lortu zuen Mikelen golarekin. 1-1ekoa zen.
10. minutuan, antzeko jokaldi batekin eta ibartarren beste akats bat medio, berriro Mikelek 1-2koa egin zuen. Harridurazko momentuak izan ziren Txubelen taldearentzat.
Hala ere, ez zen hori bukaera izan, Mikelek hirugarren gola sartu baitzuen, Peñaren aurrean jasotako baloi batekin baselina bikain bat eginaz. Markagailuan 1-3 jarri zuen.
Emaitza honekin atsedenaldia iritsi zen. Partida eskasa eskeintzen ari ziren bi taldeak, nafarrek zorte handiagoa izan zutelarik.
Bigarren zatia antzeko dinamikarekin hasi zen, bi taldeek ez zuten asmatzen atezainaren aurrean, jokaldi bakanen bat golerako aukera bilakatzen zen baina azken metroetan ez zuten asmatzea lortzen.
35. minutuan, Mahalaren korner batean, Condek prestatutako jokaldi baten bidez tantoa egin zuen. 2-3koa zen, etxekoak partiduan sartu ziren.
Afizioa ere, aurrez-aurrekoa animatzen hasi zen, Infantek aldaratze bat jaso eta sareetara eraman zuen 3-3koa eginaz, 38. minutuan. Berdinketa honen ondoren Xotak Atezain-Jokalaria atera zuen baina ez zuten tanto gehiago egitea lortu. Etxekoek, Tobi edo Peñaren bidez, ate hutsean gola egiteko aukera gehiago izan zituzten baina hala ere, ez zuten lortu eta amaiera berdinketarekin iritsi zen.
Beste alde batetik, talde filialak, atsedenerako bi aste izan ondoren, Zaldibian jokatu zuen, aurkari porrokatu batekin eta puntuak lortzen zaila den kantxa batean. Mutilak gogotsu ikusten ziren, azken partidan izandako porrotari itzulia emateko nahiarekin.
Lehenengo zatia ibartarrek menderatu zuten eta Xuarrek egindako golarekin 0-1ekoarekin iritsi ziren atsedenaldira.
Bigarren zatian, bertako taldeak presio handia eman zuen, asko estutuz, baina ibartar taldeak ongi kudeatu zuen egoera. Bukaerara 0-3koarekin iritsi ziren, ateetan Nestorren lana eta golei begirako asmatzeak azpimarratuz. Bigarren zatian Carlos eta Xuar izan ziren golegileak.
Kadeteak berdinduta eta erritmo biziarekin joan zen partida bat jokatu zuten, hasieran tentuz hasi baziren ere. Partida aurrera joan hala, erritmoa geroz eta biziagoa zen, bisitariek ezarritako presioa dela-eta .
Bi taldeentzat ziren aukerak, bederatzigarren minutuan Alexek lehenengo tantoa lortu zuen taldea pixka bat lasaituz. 16. minutuan Alvaro izan zen bigarrena lortu zuena, bien arteko aldea handituz. 2-0ekoarekin atsedenaldia iritsi zen.
Bigarren zatian bisitariak oso bizi atera ziren, ibartarrentzat zailtasun egoerak sortuz. Bosgarren minutuan lehenengo tantoa lortu zuten (2-1) eta bien arteko aldea txikitu zen. Handik aurrera, aurkaria berdinketaren bila hasi zen baina Alvarok erabakita utzi zuen partida, 3-1ekoa egin zuenean.
Lauburu Berastegi senior neskak Zaldibian Xaloari irabazi zioten, 3-9ko emaitza sendo batekin. Uzturpe Lauburuko infantilak txapelketako lehen partida irabazi zuten Orixeren aurrean 5-1 eginaz.