Bi taldeentzat 3 puntuak lortzea garrantzitsua izango da, eta jokuan dagoena zera da: ibartarrak lehenengo postuan mantentzea eta nafarrak Gora Bilbao taldearen aurka lortutako emaitzaren bolada onarekin jarraitzea eta aurreko jardunaldietan izandako beherakada gainditzea.
Aurredenboraldian jokatu zuten bata bestearen aurka eta nafarrak irabazi zuten 2-4ko emaitzarekin. Xotak aurreko kanpainako jokalari asko mantendu ditu baina kirol honetan buru-belarri sartu diren gazte berriei ere eman die aukera.
“Aurreko ikasturtean ligako txapeldun izan zenetik, taldeak lantaldean aldaketa handia jasan du”, zioen Juanan Rodriguez, kirol-zuzendariak. “pazientzia izan eta aurreko ostiralean Riberaren aurka izandako emaitzekin ez dugu gehiegi hazi behar. Ilusioa mantentzeko gure diskurtsoa koherentea eta orekatua izan behar du, gainera, lehenengo taldearekin Zaragozara doaztelako, Andoni eta Agusen bajak eta Arranzek entrenamenduan izandako zoritxarreko lesioak, Txubelen konbokatoria zailtzen du, baina aldi berean, lantaldeko beste guztiak hobekuntzarantz joateko aukera ere ematen du”.
“Azkenean elkartearen proiektuan, garrantzia duena, jokalari bakoitzaren eboluzioa da. Garaipen puntualak, nahiz eta gustokoak ditugun, ez daude gaur egun elkartearen lehentasunetan eta mezu hau helaraztea oso garrantzitsua iruditzen zaigu, izan ere, askotan, momentuko euforia dela eta, ezarritako ildotik ateratzeko joera baitugu. Zorionez, taldearen zuzendaritza esku onetan dago era honetako okerrak kudeatzeko”.
Norgehiagoka larunbatean arratsaldeko 18:00etan izango da, eta hemendik gazte hauei gure babesa eskeintzen diegu, IBARRA izena kirol honen postu gorenean jartzen ari direlako.
Filialak Zaldibian jokatu du Tellatuberri taldearen aurka iluntzeko 20:00etatik aurrera. Kadeteak Belabietan Arizmendi Torrebaso taldea jasoko dute larunbatean goizeko 9.30ean.
Lauburu Berastegi, nesken taldea, Idiazabalera abiatuko da Xaloa taldearen aurka jokatzeko, ostiralen 22:30ean eta Uzturpe Lauburuko infantilak Orixe jasoko dute Belabietan, ostiralen 19:30ean.