Mikel Diestroren taldeak, bizi-bizi hasi zuen partidua, bertakoen nagusitasuna garbi ikusten zen hasierako segunduetatik. Lehenengo minutuan jada, taldeko kapitain Unaiek, jokaldi estrategiko bati bukaera emanez egindako tantoarekin aurretik jarri ziren.
Hurrengo minutuetan ere, etxekoen nagusitasuna agerikoa zen. Bosgarren minutuan Txipik ezker aldean jasotako baloiarekin eta jaurtiketa eder batekin errioxarrei eskuadratik sartuz 2-0ekoa egin zuen.
Tanto honen ondoren errioxarrak aurreratzen saiatu ziren baina emaitza handirik gabe, ibartarrentzat baitziren aukera guztiak, eta hamabosgarren minutuan jokaldi bikain bat medio, hirugarren gola sartu zuten; Cristianek Txipiri egindako pase on baten bidez, honek baloia atezainaren gainetik bidali eta gol ikusgarria sartu zuen.
Ibartarrak oso partida ona jokatu zuten, bai erasoan eta baita defentsan ere, aurkariari erasoaldiak zailduz eta sortutako aukera guztiak aprobetxatuz.
Lehenengo zatia amaitzeko 3 minutu falta zirelarik iritsi zen 4-0ekoa etxekoentzat, Unaik trantsizio azkar baten ostean jasotako baloia sareetara bidali zuenean. Emaitza honekin atsedenaldira iritsi ziren.
Bigarren zatian Lauburu lasaiago ateran zen kantxara eta aurkaria egoeraz baliatzen hasi zen, kantxa erdian baloiak berreskuratu eta Josebaren atean arrisku handiak sortzen zituelarik, baina honek, geldiketa onak eginez hainbat aukera zapuztu zituen.
Minutuan aurrera ziharduten eta ez batak eta ezta besteak ere, ez zuten markagailua aldatzea lortzen; aukerak bientzako sortzen ziren baina azken metroetan ez zuten asmatzen.
Bukaerarako bost minutu falta zirela, Fuenmayorrek bost lauren contra egin zuten, Lauburuk momentuko emaitza babesten jarraitzen zuen baina bukatzeko segundu gutxi falta zirela, bisitariek 4-1ekoa egitea lortu zuten.
Piparreroen garaipen bikain honekin postu bat gehiago igotzen dute eta 22 punturekin laugarren jarri dira. Datorren astean Zaragozara bidaiatu beharko dute, Ebrosalaren aurka jokatzea, 26 punturekin sailkapenean buru doan taldea.