Mahala Lauburuk Ribera de Navarra jasoko du Belabietan

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2015eko abenduaren 2a

Denboraldiko bigarren jardunaldian egindako atzerapenari dagokio ostiral honetan Txubelen taldeak jokatuko duen partida Ribera de Navarra taldearen aurka, 20:00etatik aurrera Belabietan.

Nafar taldea oso lehiakorra da eta atera nahiko duen arantza batekin etorriko da gainera, izan ere, iazko kanpainan piparreroek, ligako titulua, nafarren kantxan eta puntuak berdinduta zituztelarik jokatutako partida bizi batean lortu baitzuten.

Bi taldeak taulan igotzeko aukera ezin hobea dute. Bakoitzak lau partida jokatu dituelarik, Ribera de Navarra eta Mahala Lauburu K.E. sailkapenean laugarren eta bostgarren daude 9 eta 7 punturekin hurrenez hurren. Bilbo eta Laskorain, partida bat gehiago eta 10 punturekin, berdinduta daude bigarren eta hirugarren postuan. Cerveranok, 13 punturekin, buru jarraitzen du.

Txubelek lantaldea osorik du bere esku partida zail honetarako, jokalari bakoitzak dena eman beharko du kantxan, Ribera de Navarra bezalako aurkariaren aurrean emaitza ona lortu ahal izateko.

Piparreroen taldeak, gazteak garaipenera eramango dituen gotorleku txiki bat eraikitzeko laguntza eskaera egiten dio Ibarrako herriari. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!