Lauburuko jubenilek atsedena

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2015eko azaroaren 26a

Egutegiak hala aginduta, Txubelen taldeak atseden hartuko du aste honetan eta ez zaio batere gaizki etorriko azken partiduan lesionatutakoak osatzeko.

Piparreroak 7 punturekin hirugarren postuan aurkitzen dira, Bilbo eta Laskorainekin berdinduta. Cerverano 10 punturekin buru doa sailkapenean eta Aspil Rivera de Navarra atzetik 9 punturekin. Liga bukatzeko asko geratzen da oraindik baina lehenengo lau jardunaldietan behintzat ez da ustekabekorik izan.

Lehenengo Mailako filialari ere atsedena egokitu zaio aste honetan. Iurre Tabernaren aurka 5-2 galdu ondoren, lehenengo postuari ozta-ozta eta alde handirik gabe eutsi dio, izan ere, Iurre Taberna eta Hirukide Eskolapioak 18 punturekin berdinduta daude segidako postuetan, beraz, puntu bakarreko aldea besterik ez dute tolosarrak eta ibartarrak.

Kadeteak Oñatin Aloña Mendiri irabazi ondoren taularen gorenean aurkitzen dira. Lehenengo sei jardunaldietan bost partida irabazita, 15 puntu lortu dituzte eta igande honetan Intxaurrondoko Mons kiroldegira mugitu beharko dute Inter Fachadas Gipuzkoa taldearen aurka jokatzera, goizeko 9:30etik aurrera.

Berastegi Lauburu nesken taldeak ostiralean jokatuko du Belabietan Eskoriatza K.E. taldearen aurka, 20:45ean. Uzturpe Lauburuko infantilei ere atsedena tokatzen zaie.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!