Cerverano F.S. txapelketako buru da, joku gogorra eta oso dinamika eraginkorreko taldea da. Denboraldi honetan entrenatzaileaz aldatu du eta iaztik alderatuta aurpegi berri ugari ditu lantaldean.
Shane jokalariarekin duen zalantza izan ezik, norgehiagoka honetarako Txubelek lantalde osoa izango du eta azkenaldian bigarren B-ra mugitutako jubenilen bat ere aukeratuko du agian.
Jarraian bi garaipen egin eta gero, gazte hauek moralki oso ongi aurkitzen dira, astez aste jokua hobetzen ari direla ikusten da. Elkar ongi ezagutzen dute aurreko kanpainaz geroztik eta partidua gogorra izango da bi taldeentzat.
Laubururen filialak berriro irabazi egin zuen, 5-1ekoa egin zutelarik pasa den asteazkenean eta lehenengo mailan buru jarraitzen du. Ostiralean jolastuko du Tolosako Uzturpe frontoiean, hirugarren postuan dagoen Iurre Tabernaren aurka. Kadeteak Oñatin jolastuko dute larunbatean 12:00etatik aurrera Aloña Mendi K.E. taldearen aurka.
Lauburu Berastegi neskak Idiazabal K.E. taldearen aurka jolastu beharko dute Idiazabalen bertan, ostiralean iluntzeko 20:45ean eta Uzturpe Lauburu infantilak berriz, Arantzazuko Ama hartuko du Belabietan larunbatean goizeko 11:00etan.