Mahala Lauburu Jubenilen garaipena

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2015ko aza. 16a, 21:02

Txubelen taldeak 7-3ko garaipena lortu zuen Belabietan denboraldiko estreinaldian, partidua aldeko jarri zelarik hasiera-hasieratik.

Hasieratik ibartarrak ezarri zuten erritmoa, lehen jokalditik aukerak sortuz eta aurkariaren atezaina frogatuz. Lau minutuetan, jada, 4 tanto eginak zituzten piparreroak, lehenengo biak Urtzik egin zituen bigarren eta hirugarren minutuan eta hogei segundu beranduago Condek egindako pase batekin Infantek hirugarrena egin zuen.

Markagailuan 3-0ekoa zegoela bizkaitarrak hutsartea eskatu zuten, piparreroak gelditu nahian, baina geldialdiaren ondoren berehala iritsi zen 4-0ekoa Urko tarteko izanik. Ibartar taldea jokuan eta eraginkortasunean birrintzen ari zen aurkaria eta hau, jokuaren erritmoa mantsotu nahian, faltak eragiten saiatu zen handik aurrera; lehen zatia amaitzeko 12 minutu eskas falta zirelarik jada, bost metatze-falta pilatuta zituzten. Mahala Lauburuk bere jokua egin zuen eta partidua kontrolatuz jarraitu zuen atsedenaldia iritsi zen arte.

Bigarren zatiaren 20. minutuan Urtzik 5-0ekoa ezarri zuen markagailuan talde guztiaren artean osatutako jokaldi on batekin. Bizkaitarrak, hala eta guztiz, etsi gabe saiatzen jarraitzen zuten eta Peñak etxea ongi babesten bazuen ere, Zierbenakoek 30. minutuan 5-1ekoa lortu zuten azkenean. Urtzik kontraerasoan, 6-1 egin zuen segidan eta Zierbenak berriz, Cristianen bidez, 6-2koarekin erantzun zion bien arteko aldea berriro ere murriztuz.

Bisitariak hazi egin ziren momentu horretan eta jokua menperatuz joan ziren tarte batean, 35. minutuan kantxa erditik baloia ostu eta 6-3koa lortu zuten arte. Tantoa Gonzalok egin zuen.

Urkok, hiru minutu beranduago, aldaratze ugarien ostean, markagailuan azken tantua egin zuen 7-3ko emaitza finkatuz. Ibartarren jokua zenbat hobetu den islada izan zen partidu osoa.

Kadeten taldeak Orixeri 4-0 irabazi zion Belabietan pasa den larunbatean. Partidua bi zatien azken minutuetan erabaki zen, baloiaren jabetza Ibarrarentzat izan zen baina eraso handietan sartu gabe ibiliz. Lehenengo bi golak 18 eta 21. minutuetan iritsi ziren eta biak Alexek sartuak izan ziren. Bigarren zatiko golak ere azken minutuetan iritsi ziren, Alexek hirugarrena 20. minutuan sartu zuen eta Issamek bi minutu beranduago azken 4-0ekoa egin zuen. Goleatzaileak beraz: Alex (3) eta Issam.

Uzturpe Lauburu infantilak 4-1 galdu zuten Donostian Aldapetaren aurka. Berastegi Lauburu nesken taldeari berriz atsedena tokatzen zitzaion.

Filialak, 16 puntuetin garaitu gabeak oraindik, asteazkenean Ataun Troskaeta taldea hartuko du Belabietan 20:00etatik aurrera.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!