Mahala Lauburuk Zierbena hartuko du etxean

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2015eko azaroaren 13a

Nazional mailako Jubenilen laugarren jardunaldi honetan, Mahala Lauburuk etxean jolastuko du Zierbena C.D.F. taldearen aurka, arratsaldeko 18:00etan.

Oso borrokalaria da talde hau, hiru jardunaldietan bi garaipen eta porrot bat egin dute eta sailkapenean hirugarren postuan aurkitzen dira 6 punturekin. Txubelek lantalde osoa du eskura bizkaitarrekin lehiatzeko prest.

Juanma Ordozgoitik zuzendutako filiala, sailkapenean buru eta garaitu gabe doa 16 punturekin, ibartarrak berdinketa bakarra eta bost garaipen pilatu dituzte egindako sei partidatan. Zazpigarren jardunaldia datorren asteazkena, hilak 18an jolastuko dute Belabietan eta Ataun Troskaeta hartuko dute arratsaldeko 20:00etan.

Kadeteak larunbatean jolastuko dute, eguerdiko 12:00etan Belabietan eta aurkaria Samaniego Orixe izango da. Mikel Raposoren gaztetxoak 9 punturekin bigarren postura igo dira Zarautz K.E. taldeari etxean irabazi ondoren.

Lauburu K.E. Ibarra Berastegik egokitu zaion atsedenaldiaz gozatuko du, eta Oscar Garciak gidatutako Lauburu K.E. Uzturpe berriz, Donostiara doa larunbatean, denboraldiko laugarren jardunaldia Aldapeta taldearen aurka jolastea. J.A. Gaska kiroldegian izango da, eguerdiko 12:00etan. 

http://www.lauburuke.com

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!