Lauburuk berdindu egin du Labastidan

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2015ko aza. 9a, 08:27

Pasa den larunbatean Labastidan, ibartarrak, Arrosek bigarren zatian egindako tantoarekin aurretik joan ostean, azken minutuetan jasandako golak berdinketan utzi zuen emaitza.

Lehenengo zatia korapilatsua izan zen, bi taldeak erasoan ezin asmaturik defentsari lana errazten zieten eta piparreroak aukerak ikusten bazituzten ere, ez zuten tantoa egiten asmatzen.

Etxekoek ere izan zituzten aukerak baina amaitu ezinik geratzen ziren. Lehen zatian atezainek protagonismo handia izan zuten baina hala eta guztiz ere, 0-0koarekin amaitu zen.

Bigarren zatian bi taldeak biziago atera ziren. Defentsan erasoak gelditzeko arazoak ikusten hasi ziren eta 10. minutuan Cristianek baloia jaso, Arroseri pasa, eta honek aurkariaren atezainarekin buruz burukoa egin ondoren 0-1ekoa ezarri zuen markagailuan.

Partida hasi eta 30. minutura lortu zuten bisitariek markagailua mugitzea. Orduan, partidua pixka bat nahaspilatu zen, Labastida hazi egin zen baina Joseba bikain batek aukera guztiak ezerezean uztea lortzen zuen.

Lauburuk ere, kontraeraso azkar batzuen bidez, izan zuen aukera ugari markagailua 0-2ra mugitzeko baina minutuak aurrera zihoazen eta ezin. Azken 4 minutuetan Molerok banakoa egin zuen, behin betikoz emaitza finkatuz.

Bietako inork ez zuenez berdinketan amaitu nahi, bi taldeek azken uneetan, jokalari-atezaina atera zuten. Aukera bakarra Garmenek izan zuen, bukaerarako segundu gutxi falta zirela baina baloiak ez zuen sartu nahi izan eta azkenean 1-1eko berdinketan bukatu zen

.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!