Lauburuko jubenilak Bilbon jolastuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2015eko azaroaren 5a

Bigarren jardunaldian, Aspil Ribera de Navarra taldearen aurka jolastu behar zuten partida atzeratu ondoren, Txubelen gazteak Bizkaiara abiatuko dira larunbatean Gora Bilbao taldearen aurka jolastea.

Bizkaitarrak talde borrokalaria eta oso gogorrak dira. Pasa den kanpainan, partida zail batean, piparreroek lortu zuten garaipena. Txubelek lantaldea bere osotasunean aurkeztuko du eta ibartarrak jokalekura indarrez aterako dira beren lehenengo hiru puntuak lortzeko helburuarekin.

Norgehiagoka, Bilboko La Peña auzoko Abusu kiroldegian izango da 18:30etik aurrera. Irteera, 15:00etan Ibarrako Belabieta kiroldegitik.

Probintziako lehenengo mailako taldea Mondragonera mugituko da larunbatean, 18:00etatik aurrera beren seigarren jardunaldia jolastera Pizza Per Tutti Mondrate C.D. taldearen aurka.

Juanma Ordozgoitik zuzendutako taldeak, azkenekoz Hirukideren aurka, berdinketa lortu zuen Belabietan. 13 punturekin, oraindik garaitu gabekoak sailkapenean buru jarraitzen dute; Iurre Tabernak 12 puntu ditu eta bigarren postuan dago; Hirukide Eskolapioak taldea berriz, hirugarren doa 11 puntuekin. Aurkariak bederatzigarren postua betetzen du, 4 punturekin.

Lauburu Ibarra Berastegi, nesken taldea bigarren postuan aurkitzen da bere markagailuan 6 puntu pilatu dituelarik. Berastegiko neskak, hirugarren eta laugarren postuko Inter Altzako eta Legorreta AFT taldeekin berdinduta daude. Sailkapeneko buru Idiazabal K.E. taldea da, 9 punturekin. Zehazki, larunbatean Lauburuk Idiazabalen jolastuko du partidua 16:30etik aurrera, Zelaa kiroldegian.

Lauburuko Kadeteak hirugarren postuan daude 6 punturekin. Aste honetako partidua igandean izango da 10:30ean Zarautz K.E. taldearen aurka, Zarauzko Antoniano kiroldegian.

Lauburu K.E. Uzturpe Infantilak larunbatean jolastuko dute 11:00etatik aurrera Hirukide Eskolapioak taldearen aurka Belabietan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!